Maiz egiten diren galderak
Argitu zalantza guztiak museoko bisita eta San Mameseko tourra egin aurretik
- Zer alde dago tourra gidariarekin edo tourra audiogidarekin egitea?
Gidariarekin den tourrean pertsona batek zelaiaren ibilbidea azalduko du, eta taldearekin uneoro egongo da. Bisitaren iraupena 45 minutu ingurukoa da eta lekua mugatua da.
Audiogida bidezko tourra libreki egiten da, eta telefono mugikorrarekin esteka edo QR bidez bisitaren ikus-entzunezko euskarriko azalpenetara sar daiteke.
- Gidariarekin dut bisita, zer ordutan egon behar dut Museoan?
Aukeratu duzun ordua gidariarekin bisita hasteko ordua da.
Museoa tourraren aurretik edo ondoren ikus daiteke, betiere museoaren itxiera ordua kontuan hartuta.
Zuzenean tourrera etorriz gero, aukeratutako ordua baino 10 minutu lehenago egotea gomendatzen dugu.
- Non eros ditzaket sarrerak?
Museoko txarteldegian bertan edo esteka honen bidez online eros ditzakezu sarrerak:
- Sarreraren prezioa desberdina da web-orriaren bidez erosten badut edo txarteldegian erosten badut?
Sarreren prezioa 1,5 € garestiagoa da web-orrian txarteldegian baino (gestio-gastuak direla eta) erositako sarrera bakoitzeko.
- Aldez aurretik erreserbatu behar da?
Ez da beharrezkoa, tourra gidarekin egin nahi baduzu salbu, kasu horretan plazak mugatuak dira lekua bete arte.
- Eros daiteke sarrera txarteldegian bisita-egunean?
Bai, sarrera guztiak lehiatilan eros daitezke.
Gidariarekin diren tourretan, leihatilako sarreren salmenta bisitaldian dagoen tokiaren araberakoa izango da.
- Zer hizkuntzatan eskaintzen da bisita?
Audiogida duten tourrak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen dira.
Gidariarekin diren tourrak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten dira.
Gidari esklusibo batekin bisitak egiteko, frantsesez ere eska daiteke.
- Egin ditzaket argazkiak edo bideoak museoan?
Museoan eta estadioan argazkiak atera daitezke (flash-ik gabe), baita norberaren erabilerarako grabazio laburrak ere. Gidariekin diren tourretan, ezin dira azalpenak grabatu bisitan zehar.
- Zenbat denbora behar da museoa ikusteko? Eta zenbat irauten du estadioko bisitak?
Nahi duzun denbora guztian egon zaitezke museoan. Gutxi gorabeherako denbora: 45 minutu.
Audiogidarekin den tourrean, bisitaren denbora bisitariaren interesaren araberakoa izango da. Gutxi gorabeherako denbora: 45 minutu.
Tourra gidariarekin bada, iraupena 45 minutu ingurukoa da.
- Zer ordutan egon behar dugu museoan? Web-orrian sarrerak erostean adierazten duen ordua museoan sartzeko ordua da, ala tourra egitekoa?
Erreserba egitean azaltzen den ordua tourrean sartzeko ordua da. Eguneko azken bisita hautatzen bada (19:15), gomendatzen da San Mameseko tourrerako erreserbatutako ordua baino ordubete lehenago iristea museora; izan ere, tourra egin ondoren ezin da museoa berriro bisitatu.
Eguneko azken bisitaren kasuan izan ezik, museora itzultzeko aukera dago San Mameseko tourra egin ondoren.
- Zenbat pertsonak egin dezakete bisita gidatua aldi berean? Badago gehieneko edo gutxieneko kopuru bat tourra egiteko?
Ez dago bisita egiteko gutxieneko pertsona kopururik.
- Bisita gidatua da beti ala audiogiden aukera ere badago?
Estadioan zehar tourra gidariarekin (lekua kontuan hartuta) edo audiogidarekin egin daiteke.
- Badut abantailarik bazkide izateagatik? Bisita-egunean txartela aurkeztu edo NANa eraman behar dut? Bazkidea 14 urtetik beherakoa bada, nola erreserbatu behar dut haren sarrera?
Bazkide titularrek beherapena dute sarreraren prezioan. Titulartasuna bisita-egunean egiaztatuko da txartelaren edo NANaren bidez. 14 urte baino gutxiagoko bazkideen sarreren erreserba posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez egin daiteke.
- Deskonturik badago ikasleentzat/gazte-txartela dutenentzat?
Ez dago deskonturik ikasleentzat edo gazte-txartela dutenentzat.
- Nola erreserbatuko ditut 6 urte baino gutxiagoko haurren sarrerak?
6 urte baino gutxiagoko haurren sarrerak posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez erreserbatu behar dira
- Zer adinetatik aurrera ordaintzen dute haurrek?
6 urtetik gorako haurrek sarrera hartu behar dute. 6 urtetik beherakoek, Club Athleticeko bazkideek eta txartela dutenek (14 urtetik beherakoak bi kasuetan) doan dute sarrera.
- Umeek bakarrik bisita dezakete museoa?
12 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute.
- Nola eros ditzaket sarrerak dibertsitate funtzionala badut? Egiaztagiria aurkeztu behar dut?
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako sarrerak posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez erreserbatzen dira. Kontsultatu informazio gehiago irisgarritasunari buruzko ataleko informazio praktikoaren atalean.
- Museoko ibilbidea irisgarria da mugikortasun urriko pertsonentzat?
Bai, museoa irisgarria da. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi irisgarritasunari buruzko ataleko informazio praktikoaren atalean.
- Museoa eta bisita egokituta al ikusmen- edo entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat?
Museoak audioak eta azpitituluak 3 hizkuntzatan dituzten atalak ditu.
- Zein dira museoko ordutegiak?
Asteartetik igandera. Uztaila eta abuztuan museoa irekita dago egunero.
Udan (martxotik urrira): 10:00etatik 20:00etara.
Neguan (azarotik otsailera): 10:00etatik 19:00etara.
* Ordutegiak eta bisitak aldatu egin daitezke San Mamesen partida, ateak itxitako entrenamendua edo beste ekitaldiren bat dagoenean.
- Estadioan jan daiteke?
Bi aukera daude: La Campa de los Ingleses taberna eta San Mames Jatetxea.
- Nola eros ditzaket sarrerak lagunarte bateko kidea banaiz? Egiaztatu egin behar al dut?
Lagunarteetako kideen sarrerak posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez erreserbatuko dira. Lagunarteko kidea klubean hala erregistratuta badago soilik aplikatuko da tarifa murriztua.
- Nola egin behar da erreserba lagunarteko kideak taldean joaten badira?
Esteka honetan lor dezakezu taldeko bisitei buruzko informazioa.
- Talde bat gara. Nola egin dezakegu bisita?
Ikusi taldeen atala.
- Zenbat pertsona hartzen dira taldetzat?
Ikusi taldeen orrialdea. Esteka honetan lor dezakezu taldeko bisitei buruzko informazioa.
- Ospa daitezke urtebetetzeak museoan?
Urtebetetzeko taldeen bisitak bisita arrunten berdinak dira. Ez da egiten urtebetetzeak ospatzeko bisita berezirik.
- Ikastetxea gara
Ikusi ikastetxeei buruzko atala.
- Badago prezio berezirik ikastetxeentzat? Zer eduki eskaintzen dira?
Ikusi programa didaktikoaren atala.
- Nola jarri harremanetan museoarekin
Gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz: 94 466 11 00, posta elektronikoz: [email protected] edo harremanetarako inprimakiaren bidez.
- Badago maletak edo haur-kotxeak uzteko kontsignarik?
Maletak, motxilak eta haur-kotxeak utz daitezke. Museoak ez du jantzitegi-zerbitzurik.
- Sar naiteke maskota batekin?
Ezin da animaliekin sartu.
- Non dago museoa? Nola iritsi museora? Badago garraio publikorik inguruan?
Athletic Club Museoa San Mames estadioan dago, 19. eta 20. ateen artean. Hainbat modu daude museora heltzeko. Ikusi museora nola iritsi azaltzen duen atala.
Prestatu zure bisita