Pribatutasun-politika
Athleticen konprometituta gaude pribatutasunaren babesarekin eta online (webgune honetan nahiz, hala badagokio, haren azpidomeinuetan, mikrositeetan edo aplikazio mugikorretan) nahiz offline eskuratu eta tratatzen ditugun datu pertsonalen erabilera egokiarekin. Mesedez, zure datu pertsonalak eman aurretik irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertu egin duzula eta ados zaudela.Gure pribatutasun-politikarekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau eta bertako zerbitzuak, eta ez eman zeure daturik.Webgune honetan sartzen bazara, edozein zerbitzu erabiltzen baduzu edo zure datuak online nahiz offline ematen badizkiguzu, gero azalduko ditugun asmoetarako zure datuak tratatzeko berariazko baimena (beharrezkoa denean) eman diguzula ulertuko dugu. Tratamenduaren erakunde-erantzulea: Athletic Club. Bazkidea edo zaletua bazara, zuk zeuk eman dizkiguzu, offline edo online, zaletu edo bazkide gisa alta eman duzunean, zurekin harremana izateko. Datuak webgune honen bidez eman badizkiguzu, hainbat eratan biltzen dugu informazioa: orrian sartzen zarenean, erabiltzaile gisa izena ematen duzunean, datu pertsonalak eskatzen dituen inprimakiren bat betetzen duzunean, gure aplikazio mugikorra deskargatzen duzunean, hirugarrenen zerbitzuen bidez (Facebook, Gloogle…) gure zerbitzuetan sartzen zarenean, gure dendan erosten duzunean edo sarrerak eskuratzen dituzunean, edota posta elektroniko bidez gurekin harremanetan jartzen zarenean. Erabilera horiek, saioak eta lotutako informazioa tratatu edo erregistratzen dugu, geure kabuz nahiz hirugarrenen laguntzaz, bai eta «cookieak» eta beste jarraipen-teknologia batzuk erabiliz ere. Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatu egiten duzu datu horiek emateko ahalmena duzula eta emandako informazioa egiazkoa, doia eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, ez duela kontratubidezko mugaketarik hausten, eta ez duela hirugarrenen eskubiderik urratzen. Gainera, beste inoren izenean ez jarduteko konpromisoa hartzen duzu, webguneko zerbitzu eta edukietara sartzeko beraien erregistro-datuak erabiliz. Zure datuak zuzen eta eguneratuta edukitzeko ardura duzu eta Athletic Clubek ez du inolako erantzukizunik onartuko, hala egiten ez baduzu. Athletic Clubek nahiz Athletic Fundazioak tratatzen dituzten datu pertsonalak hirugarren iturrietatik ere etor daitezke, hala nola itunpeko klubetatik edota gizarte-, kultura- edo kirol-proiektuak jorratzeko hitzarmenak lotu ditugun erakundeetatik.Kasu horietan, honako datuak tratatuko ditugu: identifikaziorako datuak, ezaugarri pertsonalei lotutakoak, gizarte-egoerari buruzkoak eta baita babes bereziko datu pertsonalak ere. Hirugarrenen datuei dagokienez, beraien pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta kontu handiz ibili beraien datu pertsonalak argitaratzean.Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure ardura da datuok jasotzeko eta guri jakinarazteko aurretiko baimena eskuratzea, eta zure ardura da, halaber, beraien datuak gure fitxategietan sartu ditugula jakinaraztea. Hirugarrenen datuak baimen barik erabiliz gero, datuen babesari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohore-, intimitate- eta irudi-eskubideei lotutako araudia ere urra daiteke. Eman dizkiguzun datuak eta zurekiko harremanean sor daitezkeen gainerakoak era guztietako asmoetarako erabil ditzakegu, hala nola: a) Klubeko bazkidea edo zaletua bazara, peñaren bateko kidea bazara, Fundazioko bazkidea, zaletua edo laguntzailea bazara; edota gure gizarte-, kultura- edo kirol-jardueretakoren batean parte hartu baduzu, honako asmo hauetarako: b) Gure webguneko (eta, hala badagokio, haren edozein azpidomeinutako, mikrositetako edo aplikazio mugikorretako) erabiltzaile hutsa bazara, honako hauek kudeatzeko erabiliko ditugu datuak: onlineko sarreren (partidetakoen, ekitaldietakoen, museokoen) erosketa;webgunearen bidez edo Klubaren APP ofizialaren bidez eskatzen dizkigun zerbitzuak eta eskaerak, eta beraien ondoriozko harremana (baita kontratu bidezkoa ere); eta parte hartzen duzun onlineko jardueretako eta ekitaldietako partaidetza.. Kasu batzuetan, nahitaezkoa da erregistroko datu batzuk ematea (edota erabiltzea, baldin eta bazkidea edo zaletua bazara eta dagokion aukera hautatzen baduzu erregistroko inprimakian) edota Facebookeko profileko datuak ematea bestela, baldin eta Facebook Connect erabiltzen baduzu erregistratzeko. Adibidez, zure datuak nahitaezkoak dira online erosteko, online zaletua izateko, harremanetarako, vip eremuan sartzeko, ikus-entzunezko edukiak bistaratu edo deskargatzeko…Izan ere, datu horiek ezinbestekoak dira atal honetan bertan gorago azaldu ditugun asmoetarako tratatzeko.Informazio hori eman ezean, ezin izango dizkizugu eskaturiko zerbitzuak eman. Zuk kentzeko eskatu arte gordeko ditugu datu pertsonalak. Eta kentzeko eskatu eta gero ere mantentzeko aukera egongo da, bakar-bakarrik legezko betebeharrak betetzeko edota erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurreko defentsa egiteko. Kasu batzuetan (bazkidea bazara, sarrerak erosi badituzu edo gure online dendan zerbait erosi baduzu), bi alderdien arteko kontratuaren ondoriozko harremanak legitimatzen gaitu datuak tratatzera; beste kasu batzuetan zuk zeuk baimendu duzulako, adibidez webgunearen bidez eskaera egiten duzunean, erabiltzailea bazara edota zuzenean nahiz beste erakunde batzuekin ditugun hitzarmenen bidez jorratzen ditugun gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietan parte hartzen baduzu.Baimen hori zalantza barik aitortzen diguzu webgunearen bidez edo offline datuak ematen dizkiguzunean. Izan ere, datuak ematea zure baimenaren zalantzarik gabeko egintza positiboa da.Dena dela, baimen hori edozein unetan erretiratu ahal duzu, asmo hori adierazten duen mezu elektronikoa bidaliz [email protected] edo [email protected] helbidera (azken kasu horretan museoaren erabiltzaileentzat soilik eta bertako erabilerari lotuta). Asmo horretarako datuak erretiratzeak ez du esan nahi, ordea, aurretik deskribatutako gainerako asmoetarako zure datuak tratatuko ez direnik. Beste kasu batzuetan, legezko betebeharrak eman diezaguke datuak tratatzeko legitimazioa; adibidez, kirol-esparruetako indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko egiten badugu. Gerta daiteke, halaber, gurekin bazkide, zaletu, laguntzaile edo webguneko erabiltzaile gisa duzun harremanaren ondoriozko edota jorratzen ditugun gizarte-, kultura- edo kirol-jardueretan parte hartzearen ondoriozko interes egokiak legitimatzea, besteak beste kudeaketa- eta mantentze-helburuetarako. Hasieran zure datuak jasotzeko asmoekin —zurekiko harremana eta komunikazioa kudeatzea eta gure arteko harremanari eustea— bat datoz aipaturiko guztiak baina, nolanahi ere, gure interes legitimoaren ondorioz sortzen diren asmo horietarako zure datuak ematea borondatezkoa izango da eta gure interes legitimoaren gainetik egongo dira beti zure interesak, eskubideak eta askatasunak. Horrenbestez, zure datuak kentzeko edo asmo horietarako tratatzeari uzteko eskatzen badiguzu (hori adierazten duen mezu elektronikoa igorriz [email protected] edo [email protected] helbideetara, (azken horren kasuan museoaren erabiltzaileentzat soilik, eta haren inguruko datuak tratatzeari dagokionez), kendu egingo ditugu. Jakinarazten dizugu, ordea, datu horiek gordetzeko aukera izango dugula, egoki blokeatuta, soilik erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean defendatzeko asmoarekin.Domeinu jakin bateko datuak erretiratzeak ez du esan nahi ez direnik tratatuko deskribatu ditugun gainerako asmoetarako. Babes bereziko datu sentikorrak jakinarazi badizkiguzu, zure berariazko baimenak ematen digu halakoak erabiltzeko legitimazioa.Baimen hori zalantza barik aitortzen diguzu datuak ematen dizkiguzunean. Izan ere, datuak ematea zure baimenaren zalantzarik gabeko egintza positiboa da.Batzuetan, zure eskaerari erantzuteko nahitaezkoa da eskaturiko datuak ematea; ematen ez badituzu, ezin izango diogu eskaerari erantzun.Dena dela, baimen hori edozein unetan erretiratu ahal duzu, hori adierazten duen mezu elektronikoa bidaliz [email protected]. Asmo horretarako datuakerretiratzeak ez du esan nahi, ordea, zure datuak tratatuko ez ditugunik aurretik deskribatutako gainerako asmoetarako. Jakinarazten dizugu guri emandako datuak hirugarren erakundeei emateko aukera izango dugula, lagatzailearen eta hartzailearen eginkizun legitimoei lotutako asmoetarako erabiltzeko: Eskubide horiek guztiak erabiltzeko, idatzi eta sinatutako eskaera egin behar duzu, betiere NANaren fotokopia erantsita, pribatutasun-politika honetako 2. atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora.Zure datuak aldatuz gero, helbide horretan bertan jakinarazi behar duzu eta enpresak ez du inolako erantzukizunik onartuko hala egiten ez baduzu. Eskaera horietako edozein jaso ondoren, 10 egunen buruan erantzungo dizugu, gehienez ere. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklamatzeko eskubidea duzu.Erabil ditzakezun eskubideei buruzko argibide gehiago nahi baduzu eta eskubide horiek erabiltzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunera jo dezakezu: www.agpd.es.
1. Informazio orokorra.
2. Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?
Posta-helbidea: Mazarredo zumarkalea 23, 48009 Bilbo
Telefonoa: 94 424 08 77
Helbide elektronikoa: [email protected] o en [email protected] (azken hori soilik museoaren erabiltzaileentzat eta bertako datuen tratamenduari dagokionez).3. Nola eskuratu ditugu zure datuak?
3.1. Hirugarrenen datuak.
4. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
5. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
6. Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?
7. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
8. Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?