Museoa + Tourra gidariarekin

Museoa + Tourra gidariarekin

Bisitatu San Mames gidari profesional batekin batera; ibilbideko puntu interesgarrienak azalduko dizkizu eta Tourrak irauten duen 45 minutuetan berarekin hitz egiteko aukera izango duzu.

Sarrerak erosi
Helduak
22 €
Haurrak (5-14 urte)
8 €
Club Athletic txartela
11 €
Bazkideak
10 €
Dibertsitate funtzionala duten pertsonak
10 € info
Dibertsitate funtzionala duten haurrak
4 € info
Athletic Club Peñakide Ofiziala
11 € info
MatchDay Tour

MatchDay Tour

Bisitatu futbolaren katedrala gidari profesional batekin batera; estadioaren eremu mugatuak erakutsiko dizkizu, partidu aurreko prestaketak egiten diren bitartean.

Sarrerak erosi
Aldagela bisitatuz
42 €
Aldagela bisitatu gabe
32 €
  • Uda (martxotik urrira) Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara. Uztaila eta abuztuan museoa irekita dago egunero 10:00etatik 20:00etara.
  • Negua (Azarotik otsailera). Asteartetik igandera:
10:00etatik 19:00etara (astelehena itxita).
Metroa:

  • San Mameseko geltokia
Autobusa:

  • 62.linea: Urkijo, 100
  • 28.linea: Briñas, 27
Tranbia:

  • Avenida de Sabino Arana, 8, 48013 Bilbao
  • Avenida Juan Antonio Zunzunegui, 48013 Bilbao
Hurbileko aparkalekua:

  • Camino de Ventosa, 48, 48013 Bilbao
  • Calle de los Capuchinos de Basurto, 6, 48013 Bilbao
  • Parking Bilbao Intermodal, calle Gurtubay 1, 48013 Bilbao
Bizikleta:

  • Intermodal. J.A. Zunzunegi
Sarbideak:
Bilboko garraiobide publikoak irisgarriak dira eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokituta daude.
Aparkalekua:

Museoaren ingurunetan, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat gordetako udal aparkalekuko plazak daude, hori egiaztatzeko txartelarekin erabiltzeko.
Audio-gidak:
Audioko eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez daude transkribatuta.
Komunak:
Komunak gurpildun aulkien erabiltzaileentzat egokituta daude.

Jatetzea · Restaurante · San Mames

San Mames Campa de los ingleses

 

Taldeentzako tarifa berezirik al dago?

Bisitatu taldeen atala.

Bisita egiteko zein da talde bakoitzeko bisitari kopuru txikiena eta handiena?

Bisitatu taldeen atala.

Zer gertatzen da nire bisita partida edo entrenamendu eguna bada?

Partida egunetan, entrenamenduetan edo San Mamesen egiten diren ekitaldi berezietan, bai irekiera ordutegian, bai estadioko itzuleran aldaketak izan daitezke. Halaber, LALIGAren partida egunetan, tourrerako sarbidea partida hasi baino 5 ordu lehenago itxiko da. Museoa, bestalde, partida hasi baino 2 ordu lehenago egongo da zabalik.

Zeintzuk dira ezerezteko edo aldaketak egiteko politikak?

Erosleak sarrera erosi ahal izango du gaitutako egun eta ordutegirako. Hala ere, Klubaren beharrengatik edo inguruabar jakin batzuengatik, hala nola partida-, entrenamendu- edo bestelako ekitaldiekin bat etortzeagatik, Klubak bertan behera utz dezake Museoa bisitatzeko eta/edo Tourrera joateko aukera, aukeratutako egunean eta orduan. Kasu horretan, eta hasieran aurreikusitako ordutegia aldatzen ez bada, erosleak ordaindutako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzultzeko eskatu ahal izango du, azkenean egiten ez duen jardueraren arabera.

Nolanahi ere, sarreraren erosleari edo erabiltzaileari dagokio Museora eta/edo Tourrera joan aurretik bisita aukeratutako egunean eta orduan (24 ordu lehenago) gaituta dagoela baieztatzea.

Aurrekoari kalterik egin gabe, sarrerak eskuratzeko prozesua amaitu ondoren, ezin izango da erosketa baliogabetu, ezta aldaketa eskatu ere, eta egindako erosketa irmo geratuko da. Beraz, ez da sarreren ordezkapenik egingo, ezta ezarritako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzuli ere, nahiz eta erosleak edo sarreren hartzaileek bisitara edo/eta Tourrera joaterik ez izan edo erosketa egitean akatsen bat izan.

Museoa eta tourra irisgarriak al dira mugikortasun urriko pertsonentzat?

Informazio praktikoaren atalean kontsultatu, irisgarritasunari buruzko atalean.
Ez dugu gurpil-aulkirik edo makulurik.