TALDEENTZAKO ERRESERBAK
Gozatu Museoaz eta Tourraz taldean, eta ezagutu izen propioa duen klub bat.
MUSEOA
Filosofia berezia duen Klubaren historian zehar bidaia zirraragarria
Abangoardiako museoa da, ekintza interaktibo asko ditu, eta klubaren 100 urtetik gorako historia biltzen du. 1.400 m²-ko espazio zabalean, Athleticen berezitasuna ikusi ahal izango duzu, bere egitandiak berpiztu eta zuri-gorrien historian murgildu.
SAN MAMESEKO TOURRA
Bizi ezazu San Mames, futbolaren katedrala
Gozatu ibilbide ahaztezinaz eta sentitu futbola barrutik. San Mames toki ikonikoa da, Bilbo erdian dago, eta bertan mende bat baino gehiagoz jokatu da futbolean.
San Mames 2021eko Eurokopako egoitzetako bat da, eta munduko 30 zelai zirraragarrienetako bat, France Football aldizkariaren arabera.
JAKIN BEHAR DUZUNA
Iraupena
90 min.
Malgutasuna
Taldeei egokitutako bisitak, beharren arabera.
Asteartetik igandera
Udan (martxotik urrira): 10:00etatik 20:00etara. Uztaila eta abuztua: egunero zabalik. Neguan (azarotik otsailera): 10:00etatik 19:00etara. Astelehena itxita.
Hizkuntzak
Euskara, gaztelania eta ingelesa. Frantsesa, eskatuz gero.
HORI BIZITZEKO BI MODU
ZER IRITZI DUTE BESTE PERTSONA BATZUEK?

4,9/5
2.5k berrikuspenak
ATHLETICEN HISTORIA TALDEAN EZAGUTU NAHI DUZU
Antolatu San Mameseko bisita, ezer ez galtzeko. 48 ordu baino lehen zurekin jarriko gara harremanetan, xehetasunak eta ordutegia zehazteko.
Gurekin harremanetan ere jar zaitezke: Emaila: [email protected] Telefonoa: 944 661 100
Telefono bidezko arreta ordutegia: 10:00etatik 20:00etara (martxotik urrira) eta 10:00etatik 19:00etara (azarotik otsailera).
OHIKO GALDERAK
San Mameseko Tourra egin aurretik, zure zalantza guztiak argitu itzazu
Bisitatu taldeen atala.
Bisitatu taldeen atala.
Partida egunetan, entrenamenduetan edo San Mamesen egiten diren ekitaldi berezietan, bai irekiera ordutegian, bai estadioko itzuleran aldaketak izan daitezke. Halaber, LALIGAren partida egunetan, tourrerako sarbidea partida hasi baino 5 ordu lehenago itxiko da. Museoa, bestalde, partida hasi baino 2 ordu lehenago egongo da zabalik.
Erosleak sarrera erosi ahal izango du gaitutako egun eta ordutegirako. Hala ere, Klubaren beharrengatik edo inguruabar jakin batzuengatik, hala nola partida-, entrenamendu- edo bestelako ekitaldiekin bat etortzeagatik, Klubak bertan behera utz dezake Museoa bisitatzeko eta/edo Tourrera joateko aukera, aukeratutako egunean eta orduan. Kasu horretan, eta hasieran aurreikusitako ordutegia aldatzen ez bada, erosleak ordaindutako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzultzeko eskatu ahal izango du, azkenean egiten ez duen jardueraren arabera.
Nolanahi ere, sarreraren erosleari edo erabiltzaileari dagokio Museora eta/edo Tourrera joan aurretik bisita aukeratutako egunean eta orduan (24 ordu lehenago) gaituta dagoela baieztatzea.
Aurrekoari kalterik egin gabe, sarrerak eskuratzeko prozesua amaitu ondoren, ezin izango da erosketa baliogabetu, ezta aldaketa eskatu ere, eta egindako erosketa irmo geratuko da. Beraz, ez da sarreren ordezkapenik egingo, ezta ezarritako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzuli ere, nahiz eta erosleak edo sarreren hartzaileek bisitara edo/eta Tourrera joaterik ez izan edo erosketa egitean akatsen bat izan.
Informazio praktikoaren atalean kontsultatu, irisgarritasunari buruzko atalean.
Ez dugu gurpil-aulkirik edo makulurik.