Maiz egiten diren galderak
Argitu zalantza guztiak museoko bisita eta San Mameseko tourra egin aurretik Gidariarekin den tourrean pertsona batek zelaiaren ibilbidea azalduko du, eta taldearekin uneoro egongo da. Bisitaren iraupena 45 minutu ingurukoa da eta lekua mugatua da. Audiogida bidezko tourra libreki egiten da, eta telefono mugikorrarekin esteka edo QR bidez bisitaren ikus-entzunezko euskarriko azalpenetara sar daiteke. Aukeratu duzun ordua gidariarekin bisita hasteko ordua da. Museoa tourraren aurretik edo ondoren ikus daiteke, betiere museoaren itxiera ordua kontuan hartuta. Zuzenean tourrera etorriz gero, aukeratutako ordua baino 10 minutu lehenago egotea gomendatzen dugu. Museoko txarteldegian bertan edo esteka honen bidez online eros ditzakezu sarrerak: Sarreren prezioa 1,5 € garestiagoa da web-orrian txarteldegian baino (gestio-gastuak direla eta) erositako sarrera bakoitzeko. Ez da beharrezkoa, tourra gidarekin egin nahi baduzu salbu, kasu horretan plazak mugatuak dira lekua bete arte. Bai, sarrera guztiak lehiatilan eros daitezke. Gidariarekin diren tourretan, leihatilako sarreren salmenta bisitaldian dagoen tokiaren araberakoa izango da. Audiogida duten tourrak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen dira. Gidariarekin diren tourrak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten dira. Gidari esklusibo batekin bisitak egiteko, frantsesez ere eska daiteke. Museoan eta estadioan argazkiak atera daitezke (flash-ik gabe), baita norberaren erabilerarako grabazio laburrak ere. Gidariekin diren tourretan, ezin dira azalpenak grabatu bisitan zehar. Nahi duzun denbora guztian egon zaitezke museoan. Gutxi gorabeherako denbora: 45 minutu. Audiogidarekin den tourrean, bisitaren denbora bisitariaren interesaren araberakoa izango da. Gutxi gorabeherako denbora: 45 minutu. Tourra gidariarekin bada, iraupena 45 minutu ingurukoa da. Erreserba egitean azaltzen den ordua tourrean sartzeko ordua da. Eguneko azken bisita hautatzen bada (19:15), gomendatzen da San Mameseko tourrerako erreserbatutako ordua baino ordubete lehenago iristea museora; izan ere, tourra egin ondoren ezin da museoa berriro bisitatu. Eguneko azken bisitaren kasuan izan ezik, museora itzultzeko aukera dago San Mameseko tourra egin ondoren. Ez dago bisita egiteko gutxieneko pertsona kopururik. Estadioan zehar tourra gidariarekin (lekua kontuan hartuta) edo audiogidarekin egin daiteke. Bazkide titularrek beherapena dute sarreraren prezioan. Titulartasuna bisita-egunean egiaztatuko da txartelaren edo NANaren bidez. 14 urte baino gutxiagoko bazkideen sarreren erreserba posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez egin daiteke. Ez dago deskonturik ikasleentzat edo gazte-txartela dutenentzat. 6 urte baino gutxiagoko haurren sarrerak posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez erreserbatu behar dira 6 urtetik gorako haurrek sarrera hartu behar dute. 6 urtetik beherakoek, Club Athleticeko bazkideek eta txartela dutenek (14 urtetik beherakoak bi kasuetan) doan dute sarrera. 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute. Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako sarrerak posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez erreserbatzen dira. Kontsultatu informazio gehiago irisgarritasunari buruzko ataleko informazio praktikoaren atalean. Bai, museoa irisgarria da. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi irisgarritasunari buruzko ataleko informazio praktikoaren atalean. Museoak audioak eta azpitituluak 3 hizkuntzatan dituzten atalak ditu. Asteartetik igandera. Uztaila eta abuztuan museoa irekita dago egunero. Udan (martxotik urrira): 10:00etatik 20:00etara. Neguan (azarotik otsailera): 10:00etatik 19:00etara. * Ordutegiak eta bisitak aldatu egin daitezke San Mamesen partida, ateak itxitako entrenamendua edo beste ekitaldiren bat dagoenean. Bi aukera daude: La Campa de los Ingleses taberna eta San Mames Jatetxea. Lagunarteetako kideen sarrerak posta elektroniko bidez ([email protected]) edo 944 66 11 00 telefonoaren bidez erreserbatuko dira. Lagunarteko kidea klubean hala erregistratuta badago soilik aplikatuko da tarifa murriztua. Esteka honetan lor dezakezu taldeko bisitei buruzko informazioa. Ikusi taldeen atala. Ikusi taldeen orrialdea. Esteka honetan lor dezakezu taldeko bisitei buruzko informazioa. Urtebetetzeko taldeen bisitak bisita arrunten berdinak dira. Ez da egiten urtebetetzeak ospatzeko bisita berezirik. Ikusi ikastetxeei buruzko atala. Ikusi programa didaktikoaren atala. Gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz: 94 466 11 00, posta elektronikoz: [email protected] edo harremanetarako inprimakiaren bidez. Maletak, motxilak eta haur-kotxeak utz daitezke. Museoak ez du jantzitegi-zerbitzurik. Ezin da animaliekin sartu. Athletic Club Museoa San Mames estadioan dago, 19. eta 20. ateen artean. Hainbat modu daude museora heltzeko. Ikusi museora nola iritsi azaltzen duen atala.
Prestatu zure bisita