03/02 - 21:00 Athletic Club vs. Cádiz CF Sarrerak erosi partida +

San Mames

Estadio aparta

Ezagutu estadioa

Futbola baino

askoz gehiago

Ikono berezia

Bizkaiko Bilbo hirian dago San Mames estadioa, eta han jokatzen ditu etxeko partidak Athletic Club taldeak, zeinak filosofia berezia eta 120 urtetik gorako historia baititu.

Erreferentzia da Athletic nazioartean, bai egungo instalazioengatik, bai bere estadio mitikoaren historiagatik. 2013an eraiki zuten estadio berria, «katedrala» ezizenaz ezaguna mundu osoan.

Instalazioak

Guztira 53.331 ikusle hartzen ditu San Mamesek, eta UEFAren Eliteko Kategoriari dagozkion estandar zorrotzenei jarraikiz eraiki zuten. Munduko kirol-eraikin onenaren saria eman zioten 2015ean, World Architecture Festival jaialdian; 2017an, berriz, Venue of the Year saria, World Football Summit topaketan.

Ezagutu gehiago

Erdiko eraztuna

Estadioaren erdiko eraztuna da San Mameseko eremurik esanguratsuenetako bat:  diseinua, historia eta tradizioa biltzen ditu, estilo modernoa eta funtzionala lagun dutela. Partidak ezin erosoago ikusteko eta ekitaldi ahaztezin batez gozatzeko zenbait gune ditu erdiko eraztunak, San Mames BAT zigilua antolatzaile dela.

Ezagutu gehiago
Ezagutu gehiago

Nazioartean ere

ere ospetsu

Aintzatespenak

Europako estadiorik onenen artean dago San Mames (France Footballen arabera, mundu osoko 30 futbol-zelairik liluragarrienetako bat da); 53.000 ikusle baino gehiago hartzen ditu, leku berezia du munduko kirol-instalazio handien eraikuntzen zerrendan, eta erreferentzia da hemen zein nazioartean.

Aintzatespenak

CEuropako estadiorik onenen artean dago San Mames (France Footballen arabera, mundu osoko 30 futbol-zelairik liluragarrienetako bat da); 53.000 ikusle baino gehiago hartzen ditu, leku berezia du munduko kirol-instalazio handien eraikuntzen zerrendan, eta erreferentzia da hemen zein nazioartean.

Munduko kirol-eraikin onenaren saria eman zioten 2015ean, World Architecture Festival jaialdian; 2017an, berriz, Venue of the Year saria, World Football Summit topaketan; 2020an, azkenik, kirol- eta olgeta-instalazioen saririk gorena, World Design Awards lehiaketan. Honenbestez, hiriko paisaiaren ikono bihurtu da San Mames berria, giro berri bat sortu «betikoaren» barruan, eta joko-zelaira hurbildu ditu zaleak.

Ekitaldi handiak

Estadioaren diseinua, erosotasuna, segurtasuna, sarbideak eta zerbitzuak direla eta, ekitaldi handiak antolatzeko baimena berekin dakarren kalifikazio gorena (Elite) eman dio UEFAk San Mamesi.

Hori guztia kontuan harturik, 2020ko Eurokopako 12 egoitzetako bat izendatu zuen UEFAk San Mames. Bi urte lehenago, berriz (2018ko maiatzean), errugbiko Challenge Cup eta Champions Cup jokatu ziren «katedralean», Europa osoko lehiaketarik garrantzitsuenak. Hurrengo urteotan, Europako bi final jokatuko dira San Mamesen: 2024ko Women’s Champions League eta 2025eko UEFA Europa League lehiaketetakoak.

Bestalde, egoitza berezi gisa ari da nabarmentzen San Mames, bai bertako merkatuan bai MICE merkatu globalean, nazioartean ospe handia duten zenbait ekitaldi egin baitira han; besteak beste, The World’s 50 the Best Restaurants sariketa, eta Museren kontzertua, MTV European Music Awards sarietako programazioaren izarra.

Ikusi gehiago

Erreferentzia

arkitekturan ere

Arkitektura berezia Bilboren erdian

Fatxada berezia du San Mamesek, erdigardena eta iragazkorra; hori dela eta, nabarmendu egiten dira pieza arkitektoniko osoaren indarra eta bitxitasuna, eta areagotu egiten dira haren hiriarekiko eta inguruarekiko loturak. 

Gainera, estadio zaharraren espirituari bere horretan eusten dio San Mames berriak. Ikusleen presioa eta partida-egunetako giro bikaina ditu ezaugarrietako batzuk estadioak, zeinari «futbolaren katedrala» deitzen baitio mundu guztiak.

Espiritudun barne-diseinua

San Mames zaharraren espiritua nabari da estadioaren barruko diseinuan, non klubaren eta hiriaren historiarekin lotura duten zenbait elementu berezi erabili baitira.

Tamainari dagokionez, estadio zaharraren neurri berekoa da berria (105 x 68 metro); berdina da, halaber, harmailen eta joko-zelaiaren arteko distantzia. Horri guztiari esker, estadio zaharrak ere bereizgarri zuen «presio-efektua» sortzen da. Joko-zelaiaren maila, berriz, eremuko sestra baino 7,8 metro beherago dago, eraikinaren altuera osoa gutxitu eta jendea beheko harmailetara inongo oztoporik gabe irits dadin. Ahalik eta maldarik handienaz eraiki dira harmailak, betiere erosotasun-parametroei eutsiz, eserlekuen eta joko-zelaiaren arteko lotura sortzeko.

Jasangarritasun eredugarria

Besteak beste, jasangarritasuna aintzat hartuta eraiki da futbol-zelaia. Hori dela eta, eraikuntza jasangarriaren LEED ziurtagiria (Leadership in Energy and Environmental Design) eskuratu duen Europako lehen futbol-zelaia izan da.

Este reconocimiento valora el grado de sostenibilidad de un edificio en base a múltiples criterios como Irizpide ugariren arabera balioesten du ziurtagiri horrek eraikinen jasangarritasuna: nola txertatu den lursailean, zenbat energia eta ur aurrezten duen, ingurumen-inpaktu baxuko materialik erabili den, berrikuntza eta diseinua. 

Argiak

Fatxadaren argiztapena da San Mamesen ezaugarrietako bat: argiztatze dinamikoko LED sistema du, aukera ematen duena ETFEko panelen kolore zuriaren ordez beste edozein kolore edo argi-konbinazio hautatzeko.

Zalantzarik gabe, fatxadaren argiztapena da San Mamesen bereizgarrietako bat. Egunero dago ikusgai, hiriko zenbait lekutatik, San Mamesen argiztapen animatua, 22:00etatik 22:30era (udan) eta 20:00etatik 20:30era (neguan).

Irakurri gehiago

100 urteko

Historia

Ezinbesteko erreferentzia zen San Mames zaharra futbolaren munduan, eta zelai mitikoa bihurtu zen nazioartean. Hortik datorkio ezizena ere: Katedrala.

1913an inauguratu zen eta, ehun urte geroago, egungo estadioa eraiki zuten, leku berean. Desafio honi egin behar zion aurre zelai berriak: San Mames zaharraren tradizioei eutsi (giroa, errespetua, grina) eta, aldi berean, estadio modernoa, irisgarria, komertziala eta garai berriei egokitua izatea.

San Mames zaharretik berrira

1898 – 1913

XX. mendearen hasieran, Athleticek ez zuen jokatzen futbol-eremu konbentzionaletan, zelaietan baizik. Leioako Lamiako izan zuen lehenbiziko «berariazko» futbol-zelaia; hurrengoa, berriz, Getxoko Jolaseta. Baina bere zelai propioa nahi zuen Athleticek (Bilbon bertan, ahal zela), hiritik nahiko urruti baitzeuden Lamiako eta Jolaseta. San Mames babes-etxearen ondoko orube bat alokatu zenean hasi zen nahi hura hezurmamitzen.

Lamiako eta Jolaseta, lehenbiziko zelaiak

Ezagutu gehiago

San Mamesen sorrera: batzar nagusia eta lehenbiziko harria.

Manuel Smithek 1913an eraikitako San Mamesen deskribapena

San Mames, katedrala

1913 – 2013

Ehun urte bete zituen zelaiak, Pedro Novia Salcedoren oinordekoei hasieran hamar urterako bakarrik alokatu bazitzaien ere. Zazpi mila ikuslerentzako lekua zuen lehenbiziko zelaiak; zenbait handitze- eta berritze-lan egin ziren gerora: nagusia, arkuarena, 1952an; azkena, berriz, 82ko Munduko Koparakoa. Azken berrikuntza hari esker, 45.000 ikusle hartzen zituen estadioak. 2013an, 100 urte eta 3.695 partida igaroak zirela, San Mames berriari eman zion lekukoa San Mames zaharrak, katedralak.

San Mamesen erosketa eta arkua

Ezagutu gehiago

Futbolaren katedrala

Ezagutu gehiago

Agurra

San Mames berria

2013 – Gaur

Lehengo orube berean eraiki zen estadio berriaren azalera gehiena. Ospe handiko futbol-zelaien artean ezinbesteko erreferentzia izaten jarraitzen du, eta eutsi egiten dio herentzian jasotako «katedrala» izengoitiaren espirituari. Arkitektura (modernoa, berritzailea, ikusgarria) eta kokapena (klasikoa) direla medio, benetako futbol-giroa arnasten dute bertaratzen diren 53.000 ikusleek. Betiko funtsari eusten dio katedralak, garai berrietara ongi aski egokituta.

Descubre San Mames BAT