ZER DA HEZKUNTZA PROIEKTUA?

Gure Eskolako Programa Didaktikoan Athletic Cluben historia eta balioak ikasleengana eramaten dira, San Mamesen eta AC Museoan esperientzia paregabea biziz. 2 orduko bisita gidatuan, ikasleek jokalariek bezala bizi izango dute estadioa, museoa ezagutuko dute eta eskolako curriculumarekin lotutako jardueretan parte hartuko dute.

Esperientzia bizi nahi dut

IKASGAIAK

Bizkaiko historia eta Athletic Cluben historia

Zer zerikusi du Athleticek Bizkaiko historiarekin? Zergatik “aliron”?

Komunikazioa gara

Nola egiten zen partidu baten kontaketa 1910ean? Zer dira eremu mistoa eta prentsa-aretoa?

Lehoiak berdintasunaren alde

Ezagutu emakume-futbolaren historia, garaikurrak eta berdintasuna lortzeko ardura.

ZER DAGO HEZKUNTZA PROIEKTUAREN BARNE?

  • Zelaia gidari batekin bisitatu.
  • Lehen taldearen aldagelara sartu.
  • “Pichichi” ondoan argazki bat atera.
  • talde bisitariaren aulkietan eseri.
  • Prentsa-aretoa eta eremu mistoa bisitatu.
  • Ikuspegi panoramikoak erdiko eraztunetik, presidentearen palkotik eta VIP gunetatik.
  • Ikasgelarako material didaktikoak: baliabideak, fitxak, gidak.

Erreserbatu zure eskola bisita

IKASTETXEENTZAKO ABANTAILAK

Futbolaz haratago

Bisita hau funtsezko gaitasunak eskuratzeko tresna pedagogikoa da, hala nola historia, berdintasuna, komunikazioa eta talde lana ikasteko. Athletic Clubekin batera, zure ikastetxeak honelako esperientzia oparituko du:

  • Ikasleentzako inspiratzailea eta motibatzailea.
  • Eskola-curriculumari lotua.
  • Errespetuan, esfortzuan eta tokiko harrotasunean oinarritua.
  • Hezitzaile profesionalekin batera diseinatua.
  • Malgua: hezkuntza ziklo ezberdinetara egokitua (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa) eta hainbat hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa).

Erreserbatu zure eskola bisita

Badago tarifa berezirik ikastetxeentzako / eskola bisitetarako?

Bisitatu ikastetxeen atala eta taldeentzako erreserba.

Eskola bisita egiteko zein da ikasle kopuru txikiena eta handiena?

20 ikasleko taldeak + gidari bakoitzeko (ikasle gehiagorentzat kontsultatu).

Zer gertatzen da nire bisita partida edo entrenamendu eguna bada?



Partida egunetan, entrenamenduetan edo San Mamesen egiten diren ekitaldi berezietan, bai irekiera ordutegian, bai estadioko itzuleran aldaketak izan daitezke. Halaber, LALIGAren partida egunetan, tourrerako sarbidea partida hasi baino 5 ordu lehenago itxiko da. Museoa, bestalde, partida hasi baino 2 ordu lehenago egongo da zabalik.

Zeintzuk dira ezerezteko edo aldaketak egiteko politikak?

Erosleak sarrera erosi ahal izango du gaitutako egun eta ordutegirako. Hala ere, Klubaren beharrengatik edo inguruabar jakin batzuengatik, hala nola partida-, entrenamendu- edo bestelako ekitaldiekin bat etortzeagatik, Klubak bertan behera utz dezake Museoa bisitatzeko eta/edo Tourrera joateko aukera, aukeratutako egunean eta orduan. Kasu horretan, eta hasieran aurreikusitako ordutegia aldatzen ez bada, erosleak ordaindutako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzultzeko eskatu ahal izango du, azkenean egiten ez duen jardueraren arabera.

Nolanahi ere, sarreraren erosleari edo erabiltzaileari dagokio Museora eta/edo Tourrera joan aurretik bisita aukeratutako egunean eta orduan (24 ordu lehenago) gaituta dagoela baieztatzea.

Aurrekoari kalterik egin gabe, sarrerak eskuratzeko prozesua amaitu ondoren, ezin izango da erosketa baliogabetu, ezta aldaketa eskatu ere, eta egindako erosketa irmo geratuko da. Beraz, ez da sarreren ordezkapenik egingo, ezta ezarritako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzuli ere, nahiz eta erosleak edo sarreren hartzaileek bisitara edo/eta Tourrera joaterik ez izan edo erosketa egitean akatsen bat izan.

Museoa eta tourra irisgarriak al dira mugikortasun urriko ikasleentzat?

Informazio praktikoaren atalean kontsultatu, irisgarritasunari buruzko atalean.
Ez daukagu gurpil-aulkirik edo makulurik.