FUTBOLA INOIZ EZ BEZALA

2026/27 denboraldiko VIP Abonuak. Senti ezazu partida bakoitza estadioaren bihotzean dagoen giro esklusibotik. Ezagutu zure VIP Abonuaren abantaila guztiak.

Paregabekoa, San Mameseko VIP gunean bizitzen da

Pasioa hurbilagotik partekatu eta partida bakoitza bihotzean taupadaka sentitzen den tokia hau da. Ezagutu abantaila guztiak.

  • Erdiko eraztunaren bistarik onenak dituzten eserlekuak.
  • Estadioan zuzeneko aparkalekua kontratatzeko aukera.
  • Ordutegi zabalagoa. Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik sartu, eta amaitu ostean ordubete geroago arte.
  • Lehen mailako gastronomia, 12 Michelin izar batzen dituzten sukaldari bizkaitar sorta batek egina, topaketa bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren eskura daitekeena.
  • Zuzeneko pantailak, partiden xehetasun bat ere gal ez dezazun.

Esperientziak

Bai partidaz espazio esklusibo eta pribatu batetik gozatu nahi baduzu, bai esperientzia gogoangarri bat bizi nahi baduzu… San Mamesen dena daukagu.

The Lion Experience

The Lion Experience

Inoiz ez bezala bizi partidua, eta sentitu gure lehoietako bat izango bazina bezala.

Ikusi The Lion Experience
Players Zone VIP

Players Zone VIP

Sartu jokalekuan eta eseri protagonisten ondoan.

Ikusi Players Zone VIP
Executive Club

Executive Club

VIP eserlekuak Palko Presidentzialaren ondoan.

Ikusi Executive Club
Palko Presidentziala

Palko Presidentziala

Jarraitu partidua estadioko besaulki finenetatik, San Mameseko agintarien palkotik, eta gozatu esperientzia ahaztezin batez.

Ikusi Palko Presidentziala
Skybox pribatua

Skybox pribatua

Gozatu partiduaz ikuspegi desberdin batetik, zerbitzurik onenak barne.

Ikusi Skybox pribatua
PreMatch VIP Tour

PreMatch VIP Tour

San Mameseko gune esklusiboenetara partidua hasi aurretik sartzeko pribilegioa bizi ezazu.

Ikusi PreMatch VIP Tour
VIP sarrerak

VIP sarrerak

Partida bakoitzean ezagutzeko esperientzia aparta

Ikusi VIP sarrerak

Futbola beste maila batean bizi dutenen parte izan

Pozarren artatuko zaitugu pertsonalki. 24 ordu baino gutxiagoan erantzungo dizugu.

FAQs

VIP eserlekuak besaulki eta palkoen artean banatzen dira erdiko eraztunean, 4 eserleku lerro daude modu honetara banatuta:

  • Lehen bi lerroak, joko zelaitik gertuen daudenak, VIP besaulkiak dira, bakarkako salmentakoak eta zona komunetako zerbitzuetarako eskubidea dutenak.
  • Beste bi lerroetako eserlekuak, joko zelaitik urrutien daudenak, eta kanpokoak, horien atzean kokatuta dagoen palkoari dagokio. Zonalde komunetako zerbitzuetarako eskubidea izateaz gain eserleku horiek palko bat modu pribatuan erabiltzeko eskubidea ematen dute. San Mamesek 8, 10 edo 12 eserlekuko palkoak ditu, Tribuna Nagusian eta Ekialdeko Tribunan kokatuta.

Palko eta besaulkien eserleku guztiek zerbitzu berberak dituzte eta 6.000 m2 hartzen dituen areto komunetan daude. Kontratazio modalitate posibleak hauek dira:

  • Palkoak: 2 denboralditarako abonua.
  • VIP besaulkiak: denboraldi bateko abonua.
  • Match day: besaulki bateko sarrera partidu baterako.

VIP sarrera batek jokoaren ikuspegi bikaina ematen dizu,partidua baino ordu eta erdi lehenago sartzeko aukera giroaz gozatzeko eta 11 Michelin izar biltzen dituzten Bizkaiko chef aukeraren gastronomiarik onenan gozatzeko aukera, partiduan zehar eta partidua bukatu ondorengo orduan. Erdiko eraztun osoa zirkulazio librekoa da partiduaz gozatzen duzun bitartean espazio berezi batean nahi duzunarekin harremana izateko, arreta pertsonalizatua da eta erosotasun guztiekin, hala nola WIFIa edo partidua zuzenean ematen duen barruko kanalarekin, ezer gal ez dezazun.

11 Michelin izar partiduan zehar gastronomiarik onenaz goza dezazun. Nerua Guggenheim Bilbao, Garena, Azurmendi (3*), Andra Mari, Eneko, Atelier Etxanobe, Zarate, Zortziko eta Boroa dira snack, sormen hotzak, beroal eta gozoak prestatzeaz arduratzen diren Bizkaiko jatetxeak. Gastronomia zerbitzua koktel modukoa da eta partidua bain oordu eta erdi lehenago hasi eta ordu bat beranduago arte zerbitzatzen da. San Mames VIP Area-k, gainera, hainbat barra ditu 4 orduz zerbitzua ematen dutenak.
San Mames VIP Area-ko zure sarrera gure web orrian eros dezakezu. Prozesuari buruzko edozein zalantza baduzu jar zaitez gurekin harremanetan +34 946 854 180 telefonoa zenbakian edo idatzi helbide honetara: [email protected].

Sarreren erosketa sanmames.athletic-club.eus web orrian egiten duzunean, email bat jasoko duzu, sarrerak PDFan dituela. Beharrezkoa da hauek inprimatzea San Mamesera joan aurretik. Sarrerak San Mames VIP Area-ko arreta zerbitzuaren bidez erosten badituzu, ordaintzen dituzunean sarrerak jaso ahal izango dituzu San Mameseko bulegoetan (1 lehiatilaren ondoan, 6 eta 7 ateetan) astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:30etara eta ostiraletan 8:00etatik 18:00etara. Transferentziak egun bat baino gehiago behar duenez, baieztatu bulegoarekin sarrerak emitituta dauden. Bulegotik pasatzerik ez baduzu, partiduaren egunean bertan, partidua baino bi ordu lehenago sarrerak jaso ahal izango dituzu adierazitako “VIP Area” lehiatilan, NAN aurkeztuta. Kasu guztietan erosketa egiten duen pertsona da sarrerak hartzeko baimenduta dagoena. Erosleak beste pertsona bat baimendu ahal izango du sarrerak hartzeko aurretiaz helbide honetara idatzita: [email protected].

San Mames VIP Area-ra sar daiteke partidua baino ordu eta erdi lehenago eta zerbizuez gozatzen jarrai dezakezu partidua bukatu eta ordu bete arte.
Ez dute inolako janzkera berezirik eskatzen baina ez da ohiko jendea kirol arroparekin, mahukarik gabeko kamisetekin edo zapata irekiekin ikustea.
San Mames VIP Area-ra sartzen diren adingabe guztiek euren sarrera aurkeztu beharko dute nahiz eta eserlekurik ez hartu eta heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Denboraldiaren hasieratik sarrerak erosi daitezke Ligako partidu guztietarako eta Kopako lehen kanporaketarako. Gainerako partiduak data, ordua, aurkaria eta eskainiko diren zerbitzuak baieztatzen direnean jarriko dira salgai.

On line salmentan partiduak igandez jarri ditugu. Partidu bakoitzaren egun eta ordu zehatza partidua baino 15 egun lehenago jakingo da.

sanmames.athletic-club.eus web orrian 5 sarrera arteko erosketa egin daiteke. 5 sarrera baino gehiago erosteko bidali zure eskaera [email protected] helbidera partidua eta sarrera kopurua adieraziz.

Beste edozein zalantza baduzu deitu +34 946 854 180 telefonora edo idatzi [email protected] helbidera.