Tour esklusiboa «lehoien» etxean barrena”
Goza ezazu ibilbide ahaztezinaz eta bizi ezazu futbola barrutik. San Mames leku ikonikoa da, Bilboren erdian kokatua, eta mende bat baino gehiago daramate bertan futbolean jokatzen.
AC Museoak San Mameseko Tourra egiteko aukera eskaintzen dizu, bai taldeka, bisita gidatuaren bidez, bai banaka, mugikorrerako audiogida nabigagarriaren bidez.
-
San Mames Tourra gidariarekin
Ezagutu San Mames gidari profesional batekin. Ibilbideko lekurik interesgarrienak azalduko dizkizu eta elkarri eragin ahal izango diozue, tourrak irauten duen 45 minutuetan.
Txartelak erosi*Zerbitzua banaka zein taldeka kontrata daiteke.
Tour pertsonalizatua erreserbatu -
San Mames Tourra audiogidarekin
Egin tourra zure kabuz, audiogida batek lagunduta. Ibilbidean zehar 34 puntu prestatu dira, multimedia formatuen bidez Athletic Club Museoaren zein San Mameseko Tourraren alderdirik interesgarrienak azaltzeko. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez erabil daiteke audiogida.
Txartelak erosi
Ezagutu munduko kirol-eraikinik onena
San Mames, 2021eko Eurokopako egoitzetako bat, munduko 30 futbol-zelairik sutsuenen artean dago, France Football kirol-egunkariaren arabera.
Nazioarteko hainbat sari lortu dituen estadioa da, hala nola munduko kirol-eraikinik onenaren saria 2015eko World Architecture Festival-ean, urteko estadiorik onenarena 2017ko World Football Summit-ean, eta sari gorena 2020ko World Design Awards-etan kirol- eta aisialdi-instalazioen kategorian.
Gaur
Abenduak 21
Noiz arte irekita: 19:00
Prestatu zure bisita