Taldeentzako erreserbak
Gozatu taldean museoaz eta tourraz
Taldeko erreserbarekin museoa bisitatu eta San Mameseko tourra egin ditzakezu.
AC Museoa
Ezagutu izen propioa duen klub bat
Bidaia zirraragarria filosofia paregabea duen klub baten historian zehar.
Abangoardiako museoa, interaktibitate-maila handia duena eta klubaren 100 urtetik gorako historia gordetzen duena. Eremu zabala da, 1.400 m²-koa, eta, hartan, Athleticen berezitasuna ikusi, haren balentriak gogora ekarri, eta historia zurigorrian murgildu ahal izango zara.
San Mameseko tourra
Bizi ezazu San Mames, futbolaren Katedrala
Goza ezazu ibilbide ahaztezinaz eta bizi ezazu futbola barrutik. San Mames leku ikonikoa da, Bilboren erdian kokatua, eta mende bat baino gehiago daramate bertan futbolean jokatzen.
San Mames, 2021eko Eurokopako egoitzetako bat, munduko 30 futbol-zelairik sutsuenen artean dago, France Football kirol-egunkariaren arabera.
Taldeen bisitarako informazioa
- Taldeei premien arabera egokitutako bisitak.
- Bisitetako hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
- Ordutegia: asteartetik ostiralera.
- Udan (martxotik urrira): 10:00etatik 20:00etara.
- Neguan (azarotik otsailera): 10:00etatik 19:00etara. Tourra eta museoko bisita.
- Tourra + Museoa
- Tourra + Museoa + AC Virtual Adventure. Bisita osoa da, eta erabiltzaile anitzeko esperientzia murgilgarria eta errealitate birtualeko betaurrekoen eta mugimendu sentsoreen bidez, zuri-gorrien unibertso birtualean sartzeko aukera ematen du.
- Tourraren iraupena: 45 minutu.