Ezagutu gure Programa Didaktikoa
Ezagutu gehiagoGure balioekin eta hezkuntzarekin konprometituta
Bere historiaren eta balioen bitartez, Athletic Club eskola-curriculumarekin lotutako zenbait edukitara hurbiltzen da.
Eskolako Programa Didaktikoaren helburua Athleticen balioak zabaltzea da hainbat hurbilketaren bitartez. Kluba, Bizkaiko ehun urtetik gorako erakundea izanik, hezkuntza-ziklo guztietako curriculum-diseinuekin lotu daitekeen zeharkako ardatza da. Alegia, gaitasunak eskuratzeko oso tresna didaktiko garrantzitsua da.
2022-2023 ikasturterako unitate didaktikoak
Bizkaiko historia, Athletic Clubaren historia
Nondik dator gure garaipen-oihua? Zergatik dago ingelesez Athletic Clubaren izena? Sortu zenetik, Athletic Clubaren historia Bizkaiko historiari lotuta dago; izan ere, gizartearen isla eta garai guztiei begira jartzeko behatoki ezin hobea da.
Komunikazioa gara
Nola azaltzen ziren golak 1910ean? Zer da eremu mistoa? Gai izango zinateke futbol-partida bat irratiz emateko? Bisita honetan, galdera horiei eta beste hainbati erantzungo diezu. Ezagutu hedabideen sekretuak Athletic Clubarekin.
Lehoiak berdintasunaren alde
Noiztik jokatzen dute emakumeek futbolean? Zenbat Kopa ditu Athletic Clubeko emakumeen taldeak? Berdinak gara kirolean? Eta bizitzan? Berdintasunerako bidean, Athletic Club aldaketaren erreferente eta eragile da. Bisita honekin, neskak eta mutilak elkartu nahi ditugu berdintasunezko etorkizunarekin dugun konpromisoan.
Ikastetxeen bisitarako informazioa
- Lehen Hezkuntzara, Bigarren Hezkuntzara eta Batxilergora egokitutako bisitak.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
- 20 ikasleko taldeak gomendatzen dira bisita bakoitzean (ikasle gehiagoko taldeen kasuan, galdetu).
- Ordutegia: asteartetik ostiralera.
- 2 orduko iraupena.
- Ikasgelako ikaskuntzak osatzeko material didaktikoak.