Lege-oharra

1. Informazio orokorra.

Webgune haua eta bertako beste webguneak, domeinuak eta azpiatalak ATHLETIC CLUBen titulartasunekoak dira (helbidea: Mazarredozumarkalea 23, 48009 Bilbo; IFZ: G-48/074.264; Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, CD0000617 zenbakiarekin; telefono-zenbakia: 94 424 08 77).

www.athletic-club.eus webgunea eta bertako azpidomeinuak, mikrositeak eta azpiatalak erabiltzen dituzunean, webgune horretan bertan eskura dituzun Pribatutasun-politikan nahizLege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintza guzti-guztiak irakurri, ulertu eta onartu dituzula joko dugu, inolako mugarik eta erreserbarik gabe. Hartara, erabiliz gero, erabilpena egiten duzun unean argitaratuta dagoen Lege-oharra eta Pribatutasun-politika berariaz eta osorik onartzen dituzu, webguneko zerbitzu jakin batzuetan egon litezkeen baldintzei eta erabilera-arau bereziei kalterik eragin gabe. Halako zerbitzuak erabiltzeko, ezinbestekoa izango da aurretiaz berariazko baimena ematea.

Lege-ohar honetan jasotakoarekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgunea, erabiliz geroLege-oharrean nahiz Pribatutasun-politikan jasotako lege-baldintzak onartzen dituzula joko dugu eta.

Webgunea erabiltzen duen pertsona Erabiltzailea izango da.Webgune honen bidez emandako zerbitzuetako batzuk eskuratzeko, inprimaki elektronikoa betetzeko eskatuko zaio ERABILTZAILEAri, egiazko eta benetako datuak emanez.

ATHLETIC CLUBek beretzat gordetzen du webgune honetan agertzen diren baldintzak eta terminoak edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi gabe aldatzeko eta bertako edukiak, informazioak eta abar zabaltzeko eskubidea. Hartara, noizbehinka kontsultatzea aholkatzen dugu, aldaketarik egon ote den egiaztatzeko.

Lege-ohar hau, Pribatutasun-politika eta webgune honetan aldian-aldian argitara litezkeen erabilera-arauak, politikak eta prozedurak beste hizkuntzaren batera itzuliz gero eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitakoaren artean desberdintasunik egongo balitz, gaztelaniazko bertsioa izango da nagusi.

2. Jakinarazpen komertzialak eta publizitate-edukiak.

Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen duenari jarraikiz, ATHLETIC CLUBek erabiltzaileei jakinarazten die Klubaren eta Fundazioaren produktu, zerbitzu, ekitaldi eta jarduerei buruzko informazioa bidaliko diela posta elektronikoz.

Publizitatea:webguneak, beharbada, publizitate-edukiak edota babeslearen iragarpenak edukiko ditu.Iragarleen eta babeslearen ardura da webgunean sartzeko bidali duten materialak kasuan kasuko legeak eta baimenak betetzen dituela egiaztatzea.Webgunearen titularrak ez du inolako erantzukizunik izango baldin eta publizitate-edukietan edo babesleenetan hutsik, okerrik edo irregulartasunik badago.Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango publizitate-material horrek edo beste edozein materialek webguneko erabiltzaile edo bisitarien sentiberatasuna mintzen badu.

3. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak.

Webgune honen eta bertako web-orri, azpidomeinu eta azpiataletako eduki eta elementuen titularra ATHLETIC CLUB da. Ondorioz, berarena da webgune osoaren jabetza intelektuala eta industriala, eta bereziki iturburu-kode, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu-base, marka, izen komertzial, zeinu berezi, soinu eta webguneko gainerako elementu grafiko eta soinuzko guztiena.Zerrenda hori ez dago itxita, adibideak emateko helburua baino ez baitu, eta elementu horiek guztiak behar bezala babestuta daude, Jabetza Intelektualari eta Industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiarekin bat.

Erabiltzaileak zuzen eta taxuz erabiliko ditu edukiak, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat.ATHLETIC CLUBek webguneko informazioa bistaratzeko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (deskargatu eta beraien sistema informatikoetan gordetzeko) baimena ematen die erabiltzaileei, betiere erabilera pertsonalerako bada edota kazetaritza-asmoetarako erabiltzen badituzte.

Debekatuta dago webguneko edukiak aurreko paragrafoan berariaz adierazitako asmoetatik kanpo dagoen beste edozein asmotarako erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea eta jendaurrean ezagutzera ematea, edozein baliabide edo teknologia erabiliz. Izan ere, hori egiteko ezinbestekoa izango da ATHLETIC CLUBek aurretiaz eta berariaz baimentzea. Testu honen aurka doan edozein jarduketak jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia urratzea ekarriko du.

Dena dela, www.athletic-club.eus webgunea erabiltzeko baimena aitortzen du ATHLETIC CLUBek, betiere osotasuna errespetatzen bada eta ATHLETIC CLUBen jabetzakoa den webgune honetatik ateratako edukia dela jakinarazten bada. Berariaz debekatuta daude lerraturiko eta materialaren berezko izaeraren aurkako erabilera guztiak.ATHLETIC CLUBek beretzat gordetzen du bere eskubideak babesteko legezko ekintza egokiak abiarazteko aukera.

4. Pasahitza eta eremu pribatua.

Webgune honen bidez emandako zerbitzuetako batzuk erabiltzeko pasahitz pertsonala behar izanez gero, ERABILTZAILEAren ardura izango da zuzen erabiltzea eta gordetzea. Berariaz debekatuta dago hirugarrenei lagatzea eta, horrenbestez, txarto jokatzearen ondorioz webgunearen titularrari edo gainerako erabiltzaileei kalterik eragingo balitzaie, erabiltzailearen erantzukizuna izango da, oso-osorik.Pasahitza galdu edo lapurtuko baliote, Erabiltzaileak ahalik eta lasterren emango dio horren berri ATHLETIC CLUBi, beharrezko neurriak har ditzan. ERABILTZAILEA izango da erantzulea, baldin eta horren berri berandu emateagatik ATHLETIC CLUBi nahiz gainerako erabiltzaileei kalterik eragingo balitzaie.

ATHLETIC CLUB ez da inolaz ere erantzulea izango, datu pertsonalen inguruan gorabeherarik gertatuko balitz, ezarritako segurtasun-neurriek antzeman ezin duten erasoren bat edo baimenik gabeko sarreraren bat egon delako, edota bezeroak pasahitza edo bere datu pertsonalak ez dituelako behar bezain ondo zaindu.

5. Segurtasuna.

Webgune honetan HTPPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean datu pertsonalak igortzeko komunikazio-bide segurua ezartzeko.Zerbitzua zerbitzari seguru baten bitartez emanez, erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen da, bien artean 128 biteko gakoen bidez zifratutako konexioa lotzen baita, SSL protokoloa erabiliz. Hartara, hirugarrenek ez dute bidalitako informazioa eskuratzeko aukerarik.

6. Erantzukizuna.

A) Orokorrak.

ATHLETIC CLUBen interesa da webgune hau ahalik eta eraginkortasunik handienaz ibiltzea eta bera sortzeko asmoak egoki betetzea. Dena dela, ezin du bere gain hartu egon litezkeen akats ortografiko, numeriko edo formalen erantzukizuna eta, ildo beretik, ezin du guztiz bermatu informazio guztia doi-doia izango denik eta ez denik egongo disfuntziorik eta akatsik funtzionamenduan.

ATHLETIC CLUBek ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak ez dutenik birusik eta ez ditu bere gain hartuko webgunean sartzeagatik edo ezin sartzeagatik sor litezkeen kalteak.

ATHLETIC CLUBek beretzat gordetzen du webgune honetan agertzen diren baldintzak eta terminoak edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi gabe aldatzeko eta bertako edukiak, informazioak eta abar zabaltzeko eskubidea. Hartara, noizbehinka kontsultatzea aholkatzen dugu, aldaketarik egon ote den egiaztatzeko.Zeure ardura da webguneko lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurtzea, halakorik egongo balitz.Horrela egin ezean, ez duzu webgunea erabili behar. ATHLETIC CLUBek ez du inolako erantzukizunik onartuko eta webguneko sarbidea bertan behera uzteko eta webgunea nahiz bertan emandako zerbitzuak amaitutzat emateko eskubidea gordetzen du.

B) Estekak eta hiperestekak.

Beharbada, gure ustez webgune honetako zerbitzuetako batzuk emateko interesgarriak edo beharrezkoak izan litezkeen beste webgune batzuetarako estekak eman litzake ATHLETIC CLUBek. Horrek ez du esan nahi, ordea, webgune horiek kontrolatzen ditugunik.

Internet bidez interesgarriak izan litezkeen baliabideak eskaintzea eta ATHLETIC CLUBen webguneko zerbitzuetako batzuk kudeatzeko baliabideak eskaintzea da esteka horien helburua. Adibidez, ATHLETIC CLUBek sustatu edo kudeatzen dituen ekitaldi eta jardueretarako izena ematea eta izen-emate hori tramitatzea, ordaintzea eta fakturatzea.

Webgune horiek, baina, ez dira ATHLETIC CLUBen jabetzakoak eta klubak ez ditu aztertzen. Horregatik, ezin du beraien edo bertan ematen dituzten, agertzen diren edo eskura daitezkeen zerbitzuen gaineko erantzukizunik onartu. Ildo beretik, ezin du bere gain hartu lotutako orrialdearen funtzionamenduaren, erabileraren eta datuen tratamenduaren gaineko erantzukizunik, ez eta, hala badagokio, beraiek erabiltzean sor litezkeen kalteen erantzukizunik ere. Izan ere, ATHLETIC CLUBen webgunetik beste webgune baterako estekarik egongo balitz ere, horrek ez du esan nahi ATHLETIC CLUBen eta webgune horien edo bertako edukien titularren artean inolako harremanik dagoenik.

Webgune horietan zure datu pertsonalak eman aurretik, horietako bakoitzeko lege-oharrak eta bereziki pribatutasun-politikak irakurtzeko aholku irmoa ematen dizugu. Zalantzarik izanez gero, webgune horiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, pribatutasun-politikei buruzko argibide gehiago izateko.

Webgune hau erabiltzen duzunean, agiri hau kontu handiz irakurri duzula eta bertako aholkuak ulertu eta jarraitu dituzula joko dugu.Erabiltzailea datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin bat ez badator, webgunea ez erabiltzeko eskatzen diogu.

7. Jurisdikzioa eta eskumena.

Baldintza hauen interpretazioaren inguruan edo webgune honetako zerbitzuekin lotutako beste edozein gairen inguruan gatazka edo eztabaida izanez gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia aplikatuko da, eta Bilboko auzitegiak izango dira eskudunak.