03/02 - 21:00 Athletic Club vs. Cádiz CF Sarrerak erosi partida +

Bizkaiko Gune Gastronomikoa 

11 Michelin izar San Mamesen

Ezagutu gehiago
https://sanmames.athletic-club.eus/wp-content/uploads/2022/05/gune-gastronomiko-bizkaia.jpg

Erreferentzia izan nahi du San Mames BATek kirolaren arloan, elementu hauek elkartzen dituen proiektua sustatuz: futbola, grina, zaletasuna eta bikaintasun gastronomikoa, hots, Athletic Cluben eta Bizkaiaren ezaugarriak.

San Mames BAT BIZKAIKO GUNE GASTRONOMIKO bihurtzea da Athletic Cluben asmoa, hau da, sukaldaritzaren bikaintasun-eremu bilakatzea. Bizkaiko sukaldaritza mundu osoan ezagutzera eman duten sukaldariak, erakundeak, elkarteak, ekoizleak eta eskolak bildu eta aintzatetsi nahi ditu, gastronomia lurraldeko sektore turistikoaren bultzatzaile izan dadin.

Taldea

Athletic Clubeko sukaldari-taldeak gidatzen du proiektua:Daniel Garciak, Eneko Atxak, Fernando Canalesek, Josean Alijak, Julen Bazek, Jeronimo Peñak, Vitalie Nofitek eta Sergio Zaratek. Luxuzko hamaikako horren esku dago San Mames gastronomiaren katedral bihurtzea.

Partida-egunetan, Michelin Gidako izarrak dituzten Bizkaiko zenbait jatetxe ezagunek prestatzen dituzte San Mames BATeko otorduak: Nerua Guggenheim Bilbaok, Garenak, Azurmendik (3*), Andra Marik, Enekok, Atelier Etxanobek, Zaratek, Zortzikok eta Boroak, hau da, lurraldeko sukaldaritzaren ordezkaritza bikainenak.

Josean Alija

Eneko Atxa

Fernando Canales

Daniel García

Julen Baz

Vitalie Nofit

Sergio Zarate

Jerónimo Pena

Proiektu oso berezia da, eta horren bidez egin nahi dio Athletic Clubek bere ekarpena Bizkaiko gastronomiaren zabalkundeari, sukaldaritzaz oso bestelakoa den futbolaren mundutik.

Horrez gain, beste helburu hau ere badu: nazioartean erreferentzia izango den kirol-eremu bihurtzea San Mames, proposamen gastronomiko bikain baten bidez.

Nueva llamada a la acción