Premium abonamenduak dituzten enpresei harremanak ezartzeko, sinergiak garatzeko eta abonamenduari dagozkion zerbitzu eta jarduera guztien berri jasotzeko topagune berbera partekatzea ahalbidetzeko sortu da Corporate.Corporate, zure topagunea
Ezagutu Corporate eremua
Premium abonamendua dutenei zuzendutako webgunea da. Bertan, abonamenduaren inguruko informazio guztia izango dute, kategoria bereko beste abonatu batzuekin harremanetan jarri ahal izango dira, haiei zuzendutako albiste, ekintza eta sustapen guztiak ezagutuko dituzte, baita San Mames VIP Areako hurrengo partidari buruzko gaurkotasun guztia ere. Corporateren balio erantsi nagusia Networkinga da: premium enpresekin elkarreragina. Webgune honetan, abonatuek presentzia propioa izan dezakete logoak, jardueraren deskribapen laburra eta harremanetarako datuak jarrita. Horrez gain, abonatuen kategoria horretarako antolatutako eta webgune horretan bertan iragarriko diren ekitaldi eta jarduera ugarietan parte hartzeko aukera izango dute. Haientzako sustapen eta zozketa esklusiboak jasoko dituzte, baita San Mames VIP Areako hurrengo partidako informazioa eskuratu ere. Premium abonua edo gutxienez San Mames VIP Areako lau besaulki edo palko bat dituen pertsona orok, Athletic Clubeko kontu digitaleko kredentzialekin (IFZ eta pasahitza, gutxienez, 8 karaktere), Corporate atalera sartu ahal izango du. Bertan, bere enpresari alta eman, logoa argitaratu, jardueraren deskribapen laburra egin eta Corporatek eskain diezaiokeen guztiaz gozatzen hasi ahal izango du.