Bizkaiko sukaldari onenen artean daude Athletic Clubekoak, eta zenbait eragileren laguntza jasotzen dute; besteak beste, Bizkaiko Ostalaritzako Goi Eskolarena eta Bizkaiko Txakolinaren JD-ren Kontseilu Erregulatzailearena.
Ezagutu gehiago- Hasiera
- San Mames VIP Area
- Gune Gastronomikoa

Erreferentzia izan nahi du San Mames VIP Area-k kirolaren arloan, elementu hauek elkartzen dituen proiektua sustatuz: futbola, grina, zaletasuna eta bikaintasun gastronomikoa, hots, Athletic Cluben eta Bizkaiaren ezaugarriak.
San Mames VIP Area BIZKAIKO GUNE GASTRONOMIKO bihurtzea da Athletic Cluben asmoa, hau da, sukaldaritzaren bikaintasun-eremu bilakatzea. Bizkaiko sukaldaritza mundu osoan ezagutzera eman duten sukaldariak, erakundeak, elkarteak, ekoizleak eta eskolak bildu eta aintzatetsi nahi ditu, gastronomia lurraldeko sektore turistikoaren bultzatzaile izan dadin.

Taldea
Athletic Clubeko sukaldari-taldeak gidatzen du proiektua: Eneko Atxak, Josean Alijak, Julen Bazek, Jeronimo Peñak eta Vitalie Nofitek. Luxuzko hamaikako horren esku dago San Mames gastronomiaren katedral bihurtzea.
Partida-egunetan, Michelin Gidako izarrak dituzten Bizkaiko zenbait jatetxe ezagunek prestatzen dituzte San Mames VIP Area-ko otorduak: Nerua Guggenheim Bilbaok, Garenak, Azurmendik (3*), Andra Marik, Enekok eta Boroak, hau da, lurraldeko sukaldaritzaren ordezkaritza bikainenak.

Josean Alija

Eneko Atxa

Julen Baz

Vitalie Nofit

Jerónimo Pena

Proiektu oso berezia da, eta horren bidez egin nahi dio Athletic Clubek bere ekarpena Bizkaiko gastronomiaren zabalkundeari, sukaldaritzaz oso bestelakoa den futbolaren mundutik.
Horrez gain, beste helburu hau ere badu: nazioartean erreferentzia izango den kirol-eremu bihurtzea San Mames, proposamen gastronomiko bikain baten bidez.
