15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Ekitaldiak Bilbon (urtarrilak 12-14)

Ekitaldiak Bilbon (urtarrilak 12-14)

San Mamesek kirol arloan emango dio hasiera urteari derbi batekin. Larunbat honetan, Athleticek Reala jasoko du (18:30ean), beraz, LaLigan Europako postuetan dauden bi taldeen arteko lehia izango da. Bilbon asteburuan (urtarrilak 12-14) izango diren ekitaldietako batzuk kontatuko dizkizugu.

Ekitaldiak Bilbon 2024ko urtarrilaren 12tik 14ra

Larunbat honetan, Katedrala zuri-gorriz jantziko da Lehoiei Realaren aurkako garaipenera bultzatzeko. Oraindik zure gai zuri-gorria ez baduzu Athletic Club animatzera joateko, gure lau denda ofizialetako edozeinetan aukera dezakezu. Gure online dendan ere eros dezakezu.

Eta derbia modu paregabean bizi nahi baduzu, eskuratu San Mames Vip Guneko sarrera, honako hauek barne:

Eserleku pribilegiatua estadioaren barruan.

Zerbitzu gastronomiko esklusiboa gure Michelin izardun chef aukeraketarekin. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko Bizkaiko jatetxeak arduratzen dira partida egunean janaria prestatzeaz.

Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik partida amaitu eta ordubetera arte.

Palkoak, VIP abonatuak eta Matchday Experience sarrerak partekatzen dituen erdiko eraztun osorako sarbidea. Topagunea sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatua eta erosotasun guztiak izango dituzu.

Partida zuzenean, errepikapenak eta xehetasun guztiak ikusteko pantailak.

Museoak

LaLigako partidarik zirraragarrienetako batez gozatzeko Bilbora egingo duzun bisita topera bizi nahi baduzu, joan zaitez zalantzarik gabe Guggenheim Museora, Arte Ederren Museora, Erreprodukzio Artistikoen Museora eta Itsas Museora, guztiak ere nahitaez bisitatu beharrekoak.

AC Museoan sartzea ere derrigorrezkoa da, 2023an bere bisita-errekorra hautsi zuen Athletic Club Museoa, alegia, jatorrizko 1.000 objektu baino gehiago eta talde zuri-gorriaren esentzian murgiltzen zaituzten bideoak dituena.

Gainera, San Mameseko Tourra egiteko aukera ematen du, Futbolaren Katedrala barrutik ezagutzeko. Eta modu ikusgarrian, AC Virtual Adventure ekimenari esker. Zalantzarik gabe, familia-planik onenetakoa da Bilbon bazaude. Erreserba ezazu Athletic Cluben Museorako bisita.

Musika eta Antzerkia

Kontzertuei dagokienez, urtarrilaren 13an, larunbata, Moonshine Wagon eta Doctor Explosion taldeen Mockers Day kontzertua izango da Santana 27 aretoan, 20:00etan.

Kafe Antzokian, berriz, ostiralean, urtarrilaren 12an, 0:00etan, Stereorocks saio bat izango da, “Glasgow Meets Bilbao” izenburuarekin eta Jasper Jamesen emanaldiarekin.

Gainera, Arriaga Antzokiak “El Padre” antzezlana hartuko du ostiral, larunbat eta igandean.

Bestalde, Campos Antzokiak “Vivir así es morir de amor” antzezlana eskainiko du ostiral eta larunbatean, urtarrilak 12 eta 13.

Eta gogoratu: aurkitu zure beharretara gehien egokitzen den menua gure ostalaritza-establezimenduetan: San Mames Jatetxea, La Campa de los Ingleses eta Geuria!

Nueva llamada a la acción