4/12 - 21:00 Athletic Club vs. Real Madrid Ez galdu aukera! partida +

Bilbao

Bilbo, Euskal Herriaren bihotza

Ezagutu Bilbo
https://sanmames.athletic-club.eus/wp-content/uploads/2022/05/bilbao-corazon-pais-vasco.jpg

Ezagutu Bilbao

Paisaia berdez inguraturik dago Bilbo, Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriaren bihotza.

Paisaia berdez inguraturik dago Bilbo, Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriaren bihotza. Euskadiko hiririk kosmopolitena eta handiena dugu (300. 000 biztanletik gora), eta 1300 urtekoak dira haren historiaren lehen aztarnak.

«Botxoa» (zuloa, haitzartea) du goitizena Bilbok, mendi artean baitago kokatua. Hori dela eta, bereizgarri ugari eta apartak ditu hiriak; besteak beste, espaloietako baldosak, gozo tipikoak, eta bilbotar peto ororen elkarrizketetan ezinbestekoak diren zenbait esaera eta esamolde.

On Diego López Harokoak sortu zuen hiria, 1300. urtean. Garai hartan, merkataritza, portua, asteroko azoka eta burdina ziren hiriaren jarduera ekonomikoaren oinarriak, eta berehala bihurtu zen Bilbo hiri komertzial garrantzitsu eta Bizkaiko ekonomiaren ardatz esanguratsu.

1870etik aurrera, izugarrizko garapena izan zuen hiriak, eta orduan sortu zen futbolarekiko zaletasuna, gaur egun inoiz baino sendoago dirauena, Bilboko balkoietan argi asko ikusten denez.

Info gehiago

Athletic Club, bilbotarren harrotasun-ikurra

1890ean, zenbait marinel ingeles iritsi ziren Bizkaiko portuetara, ontzietan baloiak zekartzatela.

Athletic Club, bilbotarren harrotasun-ikurra

1890ean, zenbait marinel ingeles iritsi ziren Bizkaiko portuetara, ontzietan baloiak zekartzatela. Oraindik ere «Ingelesen landa» deitzen zaio marinel haiek footballean aritzen ziren lekuari, han erakutsi baitzieten bilbotarrei futbolean jokatzen. Zelai haren izena darama San Mames estadioko egungo tabernak.

Eta han jaio zen bilbotar peto ororen beste harrotasun-ikur nagusia, Athletic Club taldea, zeinak 120 urtetik gorako historia baitauka, nazioartean ezaguna den estadio mitiko bat, eta filosofia berezia, Euskal Herrian jaiotako edo trebatutako jokalariak bakarrik baititu.

Irakurri gehiago

Hiri handi baten metamorfosia

Espiritu zuri-gorria hezurmamitzen zen bitartean (horiek dira hiriko taldearen koloreak 1910etik), jarduera siderurgikoak goitik behera aldatu zuen hiria, eta industrial bihurtu. Eta immigrante ugari hasi zen bertaratzen, Bilboko industriaren oparotasunak bultzatuta.

Hiri handi baten metamorfosia

Espiritu zuri-gorria hezurmamitzen zen bitartean (horiek dira hiriko taldearen koloreak 1910etik), jarduera siderurgikoak goitik behera aldatu zuen hiria, eta industrial bihurtu. Eta immigrante ugari hasi zen bertaratzen, Bilboko industriaren oparotasunak bultzatuta.

Hazkunde izugarri hura zela medio, iluna eta grisa bilakatu zen hiria. Baina XX. mendearen amaiera aldera krisi sakona jasan zuen industria siderurgikoak, eta hiriak aldatu egin behar izan zituen bere ekonomiaren oinarriak.

Horrenbestez, guztiz industriala zen hiri hura eraldatu eta garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko beste bide batzuk jorratu ziren. Zerbitzuen sektorea eta teknologia berriak nagusitu ziren: Bilbo erabat aldatu zuten, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu.

Irakurri gehiago

Hiriaren berroneratzea

Bilboren ingurumen- eta hiri-berroneratzeari esker, aldaketa harrigarria jasan zuten lurzoru industrial ohiek, eta Bizkaiko hiriburuaren erreferentzia turistiko bilakatu ziren.

Hiriaren berroneratzea

Bilboren ingurumen- eta hiri-berroneratzeari esker, aldaketa harrigarria jasan zuten lurzoru industrial ohiek, eta Bizkaiko hiriburuaren erreferentzia turistiko bilakatu ziren. Horietako bat dugu Bilboko Guggenheim Museoa, hiriak izan duen eraldaketaren ikur gorenetakoa, «Bilbo berriaren» enblema nagusia.

Arkitektura- eta azpiegitura- proiektu handi haien eskutik biziberritu ziren hiria eta haren ekonomia. Mundua osoak txalotzen du gaur egun orduko birmoldaketa hura, eta geroz eta bistari zein turista gehiagok miresten.

Biltzar eta Musika Jauregia (Euskalduna), Norman Fosterren metroa, Santiago Calatravaren aireportua, Arata Isozakik eta César Pellik diseinatutako dorreak…, horra egungo Bilboren itzelezko bizitasunaren adibideetako batzuk, urte luzez paisaia gisa kea zerien tximiniak eta zeru grisa izan zituen hiriaren gaurko ezaugarriak.

Irakurri gehiago

Bilbao es cultura, gastronomía, historia y gentes

Etorkizun oparoa du Bilbok: urterik urte, areagotuz doa eskaintza kulturala, eta ekitaldi garrantzitsuak, biltzarrak eta bestelako jardunaldiak antolatzen dira, nazio- zein nazioarte-mailakoak.

Bilbo: kultura, gastronomia, historia… eta jendea

Etorkizun oparoa du Bilbok: urterik urte, areagotuz doa eskaintza kulturala, eta ekitaldi garrantzitsuak, biltzarrak eta bestelako jardunaldiak antolatzen dira, nazio- zein nazioarte-mailakoak. Bilbo eta Bizkaia sormen-industrien erreferentzia bihurtzea da xedea.

Bestalde, aisialdi-giro atsegina sortzen dute hiriko gastronomia landuak, pintxoz betetako tabernek eta Zazpikaleko kalexka estuek, eta are gehiago nabarmentzen dute Bilbo zaharraren eta berriaren arteko aldea. Horregatik, txit erakargarria da Bilbo tradizioz eta xarmaz beteriko hiriak —bisitariekiko adeitsuak— maite dituztenentzat.

Irakurri gehiago
Nueva llamada a la acción