11/05 - 21:00 Athletic Club vs. CA Osasuna Ez galdu aukera! partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Ekitaldiak Bilbon asteburu honetan (maiatzak 5-7)

Ekitaldiak Bilbon asteburu honetan (maiatzak 5-7)

Ostegun honetan, maiatzak 4, Athletic Cluben eta Real Betis Balompieren arteko partida jokatuko da, datorren urtean Europan egon nahi duten bi talderen arteko norgehiagoka, Bilbon (maiatzak 5-7) ekitaldi ugari izango dituen asteburu baten bezperan.

Athletic Club-Real Betis Balompie

Ostegun honetan, maiatzaren 4an, denboraldi honetan San Mamesen jokatzeko falta diren LaLigako hiru partidetatik lehena izango da: Athletic Club-Real Betis Balompie, eta Europako postuak jokoan egongo dira.

Norgehiagoka honetan, gainera, merezitako omenaldia egingo zaie 1983ko txapeldunei. Jokalariak eta talde teknikoa partida hasi baino lehen zelairatuko dira, zaleen berotasuna jasotzeko, duela lau hamarkada talde honen balentriekin hunkitu egin zirena. Izan ere, loriazko arratsaldeez gain, Ligako bi titulu, Kopa bat eta Superkopa bat lortu zituzten.

Ez izan zalantzarik San Mamesera zure kolore zuri-gorriekin joateko, horiei guztiei zure maitasuna eta esker ona adierazteko. Gogoan izan gure lau Athletic Club dendetako edozeinetan eskura dituzula zure zaletasun athleticzalea erakusteko ekipazio eta osagarri guztiak.

Eta ez ahaztu partida hau beste era batera goza dezakezula San Mames VIP Arearekin. Esperientzia horrekin abantaila hauek izango dituzu:

  • Eserleku pribilegiatua estadioaren barruan. Aukeratu zure eserlekua San Mameseko erdiko eraztunaren Ipar eta Ekialde harmailetan eta harmaila Nagusian eskuragarri daudenen artean.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, 11 Michelin izar dituzten gure chef bizkaitarren hautaketarekin batera. Partida egun bakoitzean, Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko jatetxeak sukaldaritzaz arduratzen dira.
  • Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik partida amaitu eta ordubete geroagora arte. Aurreko eta osteko giroa beste era batera bizi ahal izango duzu.
  • Palkoak, VIP abonuak eta Matchday Experience-ko erabiltzaileak partekatzen dituzten erdiko eraztun osorako sarbidea. Arreta pertsonalizatuaz gozatuko duzu eta erosotasun guztiak izango dituzu.
  • Partida zuzenean duten pantailak, errepikapenak eta xehetasun guztiak.

San Mameseko soropilan Joaquin Betiseko futbolaria ikusteko azken aukera ere izango da, duela gutxi erretiroa hartuko duela iragarri baitu. Real Betiseko jokalariaren maitasuna, San Mamesen Ligako partidan 57. aldiz Athleticen aurka jokatuko duen taldearena, adierazpen hauekin islatu zen: “Beti esan nuen San Mames zaharrean jokatzea asko gustatzen zitzaidala. Motibatu egiten ninduen bere zelaiak eta futbola bizitzeko moduak. Nire estadiorik gogokoenetako bat zen”.

Ekitaldiak Bilbon 2023ko maiatzaren 5etik 7ra

Asteburu honetan, Bilbo bisitatzen baduzu, hiri honetan dauden museo ugarietako batean sar zaitezke, hala nola Guggenheim Museoan, Arte Ederren Museoan, Erreprodukzio Artistikoen Museoan eta Itsas Museoan.

AC Museoa ahaztu gabe, jatorrizko 1.000 objektu baino gehiago eta talde zuri-gorriaren esentzian barneratzen zaituzten bideoak dituena, eta, gainera, San Mameseko Tourra egiteko aukera emango dizuna, Futbolaren Katedrala barrutik ezagutzeko. Athletic Clubek zer esan nahi duen jakiteko eta bere historia ezagutzeko modu paregabea, eta familia-planik onenetakoa Bilbon bazaude. Erreserba ezazu Athletic Clubeko Museora bisita.

Kontzertuak

Era berean, Bizkaiko hiriburuak hainbat kontzertu izango ditu egunotan, adibidez Pala kolonbiarrarena maiatzaren 4an, osteguna, Cotton Cluben. Egun bat geroago, Oscar Mazo bilbotarraren emanaldia izango da areto honetan bertan, eta maiatzaren 6an, larunbata, Gonzalo Hermida.

Santana 27 aretoan, maiatzaren 6an, ostirala, eta 7an, larunbata, El Drogas-en txanda izango da. Bestalde, Kafe Antzokian, maiatzaren 4an, osteguna, Alex Ubagoren 20. urteurreneko bira dator. Maiatzaren 5ean, ostirala, Ariel Rot igoko da oholtza gainera, eta maiatzaren 6an, larunbata, Smile eta Caballo Regalado.

Antzerkia

Arriaga Antzokian, maiatzaren 6an (larunbata) eta 7an (igandea), Itsasotik ipuin musikala taularatuko da.

Azkenik, Campos Antzokiak hainbat ikuskizun hartuko ditu asteburu honetan, hala nola Patricia Espejoren show-a maiatzaren 4an, ostirala. Maiatzaren 7an, igandean, Noa Cliff artistaren kontzertuaren txanda izango da.

Nueva llamada a la acción