Blog › Futbolaz gozatu › Zein da Athletic Clubek Champions Leaguen jokatuko dituen partiden egutegia?

Zein da Athletic Clubek Champions Leaguen jokatuko dituen partiden egutegia?

Inork ez zuen esan Champions League erraza zenik, baina talde bat inoiz amore ez emateko gai bada, hori Athletic Club da. Horrregatik gara “Unique in the World” klub bat. Lehoiek zenbait final jokatuko dituzte UEFA Champions Leaguen bizirik jarraitzeko, eta guztion babesa behar dute San Mames, zuri-gorriz jantziko dena, menderaezina izan dadin etxean jokatu beharreko partidetan.

Athletic Cluben etxeko partidak Champions Leaguen

Lehoiek PSGren (abenduaren 10ean) eta Sporting Lisboaren (2026ko urtarrilaren 28an) aurka jokatuko dute San Mamesen. Sarrerak lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dizugu, agortu egiten baitira. Zure sarrera hemen erosi.

Gure VIP esperientzia ezberdinez ari gara, San Mameseko magian murgilaraziko zaituztelako. Jokoaren ikuspegi onena, sarbide esklusiboa, erosotasunak eta partidaren aurretik, bitartean eta ondoren barne dagoen zerbitzu gastronomikoa izango dituzu, alajaina!

Esperientzia horien artean The Lion Experience dago, opari handi bat, eta, horri esker, lehen aipatutako abantaila horiez guztiez gain, partidu-ondokoa bizi ahal izango duzu gune mistoan eta prentsa-aretoan, eta lehen taldeko jokalari bat zuzenean ezagutu.

Ez da ahaztu behar, noski, Executive Club esperientzia, aukera ematen baitu partidaz gozatzeko presidentearen palkoaren ondoko zelai erdian dagoen kokapen pribilegiatu batetik, eta gastronomia-gune esklusibo batera sartzeko, soilik kategoria honetako abonatuentzat, VIP besaulkiek eskaintzen dituzten zerbitzu eta abantaila guztiez gain.

Hauek dira UEFA Champions Leagueko Liga Faseko gainerako partidak:

  • 2025eko abenduaren 10a: Athletic Club – PSG.
  • 2026ko urtarrilaren 21a: Atalanta – Athletic Club.
  • 2026ko urtarrilaren 28a: Athletic Club – Sporting Portugal

Hartu zure sarrera eta ez galdu lehiaketa hau estadio paregabe batean bizitzeko aukera!