19/05 - 19:00 Athletic Club vs. Sevilla FC Ez galdu aukera! partida +
Blog › Athleticzaleak › Athletic Cluben eta Real Madriden arteko partiden bitxikeriak

Athletic Cluben eta Real Madriden arteko partiden bitxikeriak

Lehoien eta Real Madriden arteko norgehiagokak ia LaLiga bezain zaharrak dira, eta lehiaketa honetako klasiko handienetako bat osatzen dute. Larunbat honetan San Mamesen Liga txapelketaren hasieran elkarren aurka jokatuko duten partida baino lehen bi kluben artean hainbat hamarkadatan izandako lehiaren inguruko istorioak errepasatuko ditugu.

Athletic Cluben eta Real Madriden arteko partiden pasadizoak

Lehoien eta Real Madriden arteko lehen lehia duela 120 urte izan zen, 1903ko apirilaren 8an, Espainiako Txapelketaren lehen edizioko finalean. Zuri-gorriek 3-2 irabazi zioten talde madrildarrari Castellanako Hipodromoan.

Bi taldeen arteko lehen liga partida txapelketaren lehen edizioan izan zen, 1929ko apirilaren 21ean, Chamartin estadioan jokatutako partidan, eta 5-1 irabazi zuten etxekoek.

Athletic Cluben eta Real Madriden arteko lehiak “Klasiko Zaharra” izen ezaguna hartu zuen urte askotan, eta Espainiako futbolean errepikatuena bihurtu zen 2011-2012 denboraldira arte. Hortik Aurrera, Barcelonaren eta Real Madriden arteko norgehiagokak nagusitu ziren.

Bizkaitarrek eta madrildarrek 267 aldiz jokatu dute elkarren aurka, eta lehoien balantzea hauxe da: 85 garaipen, 48 berdinketa eta 134 porrot.

Hala ere, San Mamesen zenbakiak positiboak dira talde zuri-gorriarentzat, Athleticek 66 garaipen, 22 berdinketa eta 51 porrot lortu baititu, aldeko 224 golekin eta kontrako 194rekin.

Athletic Club eta Real Madrid izan ziren liga txapelketaren sortzaileak, eta FC Barcelonarekin batera, Bigarren Mailara inoiz jaitsi ez diren LaLigako talde bakarrak dira.

Gogoratu Athletic Club Museoari esker 125 urteko historia zuri-gorrian murgildu zaitezkeela. Museo horrek garai guztietako jatorrizko piezak, ikus-entzunezkoak eta joko interaktiboak biltzen dituen bilduma dauka. Jatorrizko 1.000 objektu baino gehiagok eta 900 bideok modu desberdinean murgiltzen zaituzte zuri-gorrien esentzian. Museoaz gozatzeko sarrera erreserbatu dezakezu, San Mameseko Tour batekin batera.

Nueva llamada a la acción