15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Zergatik den bakarra Athletic Clubeko filosofia

Zergatik den bakarra Athletic Clubeko filosofia

Athletic Clubeko filosofia zergatik den bakarra, talde hau zerk egiten duen ezberdin eta taldean eta zaletuengan nola eragiten duen kontatzen dizugu.

Talde zuri-gorriaren berezitasun handienetako bat Athletic Clubeko filosofia da, ezbairik gabe, beste edozein futbol-talderekin alderatuz. Futbola ulertzeko modu bat da, non futbol jokalarien, lurealdearen eta zaleen arteko lotura estua ezinbestekoa den, kirolaren jatorrian gertatu zen bezala. Haatik, futbol zaleen artean beti izan da eztabaida irekia Athletic taldeak zein jokalari fitxa ditzakeen jakitearekin lotuta. Horregatik, Clubeko filosofia laburki jasotzea erabaki dugu.

Athletic Clubeko filosofia

Clubeko webgunean jasotzen da bere filosofia eta zertan datzan zehazki ulertzeko lagungarri izan dakizuke. Zera dio: “Athletic Clubak, instituzio modura, eta bere zaleek, futbolean eta XXI. mendeko kirolean gero eta gutxiago agertzen diren balioen defentsa dute bereizgarri.Berezkoaren harrotasuna, bere adierazpide nabariena harrobiko politika izanik, lotura-elementu bilakatzen da egunerokotasunean gatazka sor dezakeen beste edozein alderdiren gainetik eta beste edozein filosofiarekin edo mundu osoan futbola ulertzeko beste edozein modurekin ezberdintzea dakar”. Horrenbestez, bere filosofiak bi zutabe ditu, hots, berezkoaren harrotasuna eta harrobiko politika.Halaber, jarraitzen du: “Athletic Clubak Bilbon du egoitza, Bizkaiko probintzian (Euskal Herria). Gure kirol arloko filosofiak printzipio hau du ardatz: bertan joka dezakete berezko harrobian prestatu diren jokalariek eta Euskal Herriko klubetan prestatu direnek, zeinaren barnean hurrengo lurraldeak sartzen baitira:Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Baxe Nafarroa; eta, jakina, horietakoren batean jaiotako jokalariak, gizonezko zein emakumezko”.   Nueva llamada a la acción