19/04 - 21:00 Athletic Club vs. Granada CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Aritz Adurizen golik onenak

Aritz Adurizen golik onenak

Aritz Aduriz talde zuri-gorriko mito bihurtu da. Zuri-gorriz jantzita azken denboraldia egin ondoren, bere kirol-ibilbideko golik onenak bildu ditugu.

Aritz Aduriz: betiereko lehoia

Urteek aurrera egin ahala ardoa hobetu egiten dela diote eta, Aritz Adurizen kasuak, Athleticen historiako goleatzailerik onenetako baten kasuak, berretsi egiten du esperientziak duen balioa.  Aurrelari zuri-gorriak bere erregistro guztiak gainditu ditu urteak bete ahala.

32 urte beteta Athleticera azkeneko aldiz itzuli zenetik, aurrelari zuri-gorriak 133 gol sartu ditu maila gorenean.  Itzuli aurretik, 2002an elastiko zuri-gorriarekin debutatu ondoren, 88 gol sartu zituen Lehen Mailan Athletic Clubeko, RCD Mallorcako eta Valencia CFko elastikoekin. Izan ere, denboraldi honetan 39 urte bete baditu ere, 20 urte balitu bezala gozarazi digu Adurizek zale guztioi.

Aritzek munduari bira eman dioten era guztietako golak sartu ditu: buruz, eskuairatik,  txilena erdiz eta baita penaltiz ere. Zapore zuri-gorriko 172 gol, besoak zabalduz Athleticeko zaleekin ospatu nahi izan duen 172 aldi.

Adurizen 20 gol onenak 

Balentria horietako asko futbol-munduan nazioarteko erreferentzia den futbolaren katedralean, San Mames-en, lortu ditu. Maitasun berezia dio futbol-zelai horri: “Niretzat, esentzia handieneko estadioa da, hortxe gozatu dut gehien, hortxe jokatu nahi izan dut gehien eta hortxe hunkitu nahiz gehien”.

Bilbon beti sentitu du zale guztien maitasun berezi hori, eta agurtzean gehien faltan botako duen gauzetako bat da. “Hunkigarria da ikusleek modu horretan adore ematea. Ezinezkoa da hori faltan ez botatzea, baina gauza guztiek dute hasiera eta amaiera. Pozik nago noiz amaitu aukeratu ahal izan dudalako, neuk nahi izan dudan tokian, horrek meritu handia baitu”. Jokalari paregabea da, Athletic Cluben Museoko   handienen parekoa.

Adurizen lehen 100 golak

Hamabi denboraldi zuri-gorriz jantzita egin ondoren, “azeriak” denboraldi hasieran futbola utziko zuela iragarri zuen, baina azkenean COVID-19aren ondoren lehiaketa berriro martxan jarri zenean erretiratu beharra izan zuen, ahantziko ez den San Mamesen eginiko ekitaldi batean.

 

AC Museoa sarrerak erosi