MUSEOA

Filosofia berezia duen Klubaren historian zehar bidaia zirraragarria

Abangoardiako museoa da, ekintza interaktibo asko ditu, eta klubaren 100 urtetik gorako historia biltzen du. 1.400 m²-ko espazio zabalean, Athleticen berezitasuna ikusi ahal izango duzu, bere egitandiak berpiztu eta zuri-gorrien historian murgildu.

Bidali eskaera

SAN MAMESEKO TOURRA

Bizi ezazu San Mames, futbolaren katedrala

Gozatu ibilbide ahaztezinaz eta sentitu futbola barrutik. San Mames toki ikonikoa da, Bilbo erdian dago, eta bertan mende bat baino gehiagoz jokatu da futbolean.

San Mames 2021eko Eurokopako egoitzetako bat da, eta munduko 30 zelai zirraragarrienetako bat, France Football aldizkariaren arabera.

Informazio gehiago nahi dut

Tour bisita + Museoa

Athletic Clubaren filosofia zein berezia den ulertzeko, ezin izango diozu futbolaren katedrala bisitatzeari uko egin.

Matchday Tour

Estadioko lekurik garrantzitsuenak erakutsiko dizkizun profesional batek gidatuko du bisita, partidu aurreko prestaketak egiten diren bitartean.

Taldeentzako tarifa berezirik al dago?

Bisitatu taldeen atala.

Bisita egiteko zein da talde bakoitzeko bisitari kopuru txikiena eta handiena?

Bisitatu taldeen atala.

Zer gertatzen da nire bisita partida edo entrenamendu eguna bada?

Partida egunetan, entrenamenduetan edo San Mamesen egiten diren ekitaldi berezietan, bai irekiera ordutegian, bai estadioko itzuleran aldaketak izan daitezke. Halaber, LALIGAren partida egunetan, tourrerako sarbidea partida hasi baino 5 ordu lehenago itxiko da. Museoa, bestalde, partida hasi baino 2 ordu lehenago egongo da zabalik.

Zeintzuk dira ezerezteko edo aldaketak egiteko politikak?

Erosleak sarrera erosi ahal izango du gaitutako egun eta ordutegirako. Hala ere, Klubaren beharrengatik edo inguruabar jakin batzuengatik, hala nola partida-, entrenamendu- edo bestelako ekitaldiekin bat etortzeagatik, Klubak bertan behera utz dezake Museoa bisitatzeko eta/edo Tourrera joateko aukera, aukeratutako egunean eta orduan. Kasu horretan, eta hasieran aurreikusitako ordutegia aldatzen ez bada, erosleak ordaindutako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzultzeko eskatu ahal izango du, azkenean egiten ez duen jardueraren arabera.

Nolanahi ere, sarreraren erosleari edo erabiltzaileari dagokio Museora eta/edo Tourrera joan aurretik bisita aukeratutako egunean eta orduan (24 ordu lehenago) gaituta dagoela baieztatzea.

Aurrekoari kalterik egin gabe, sarrerak eskuratzeko prozesua amaitu ondoren, ezin izango da erosketa baliogabetu, ezta aldaketa eskatu ere, eta egindako erosketa irmo geratuko da. Beraz, ez da sarreren ordezkapenik egingo, ezta ezarritako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzuli ere, nahiz eta erosleak edo sarreren hartzaileek bisitara edo/eta Tourrera joaterik ez izan edo erosketa egitean akatsen bat izan.

Museoa eta tourra irisgarriak al dira mugikortasun urriko pertsonentzat?

Informazio praktikoaren atalean kontsultatu, irisgarritasunari buruzko atalean.
Ez dugu gurpil-aulkirik edo makulurik.