Blog › Futbolaz gozatu › Zenbat aldiz hartu du parte Athletic Clubek UEFA Champions Leaguen? Historia, partidak San Mamesen…

Zenbat aldiz hartu du parte Athletic Clubek UEFA Champions Leaguen? Historia, partidak San Mamesen…

Lehoia Europako txapelketa nagusian dago berriro! 2024-25 denboraldi ikusgarria sinatu ondoren, non Athletic Clubek LaLigako laugarren postuan bukatu zuen, talde zuri-gorria UEFA Champions Leaguera itzuli da hamarkada bat geroago.

10 urte luze itxaron behar izan dira lehoiek txapelketa honetako 2014-15 denboraldiko multzoen fasean parte hartu zutenetik, non taldeak hirugarren bukatu zuen, play off-era sartzeko gertu egon zelarik.

Athletic Cluben historia UEFA Champions Leaguen

Athletic Club ez da hasiberria txapelketa honetan. Klub zuri-gorriak hainbat ediziotan utzi du bere arrastoa, beti bere espiritu borrokalari eta “unique in the world” lemarekin.

Hona hemen UEFA Champions Leagueko parte-hartze historikoen errepasoa, harro egoteko moduko ondarea!

1956-57: Final-laurdenera heldu ginen LaLigako txapeldun izan ondoren. Bobby Charltonen Manchester United mitikoak kanporatu gintuen (emaitza orokorra 4-3 izan zen). Joaneko partidan, San Mamesen, talde zuri-gorriak 5-3 irabazi zuen (Uribe -2-, Markaida, Merodio eta Artetxe), baina ingelesek kanporaketa gainditu zuten etxean irabazita (3-0).

1983/84: Ingalaterrako beste talde batek, oraingoan Liverpoolek, final-zortzirenetan kanporatu gintuen, Anfielden hutsean eta San Mamesen 0-1eko emaitzarekin.

1984-85: Athletic Clubek Europako Kopa jokatu zuen berriro LaLigako txapeldun izan ondoren. Oraingo honetan Bordeleko Girondinsek kaleratu gintuen, lehen kanporaketan talde zuri-gorria gainditu baitzuen Parc Lescuren 3-2 irabaziz eta San Mamesen hutsean berdinduz.

1998-99: Txapeldunen Ligako aro modernoko estreinaldian multzoen fasean kanporatuak izan ginen, LaLigan bigarren postu harrigarria lortu ondoren. Dinamo Tbilisi gainditu genuen eta multzo gogor batean lehiatu ginen Juventus, Galatasaray eta Rosenborgekin. Hirugarrenak amaitu genuen.

2014-15: Kanporatuak izan ginen multzoen fasean. Hirugarren bukatu genuen Porto, Shakhtar Donetsk eta Bate Borisov-ekin batera osatutako multzoan.

Guztira, aurten arte, sei aldiz parte hartu dugu Europako futbolaren lehiaketa nagusian.

San Mames: Txapeldunen Ligako Katedrala

Athletic Txapeldunen Ligara itzultzeak San Mameseko gau magikoen itzulera ere esan nahi du, arkitektura-sariak dituen estadio ezaguna eta bere giro paregabeagatik ospetsua.

Zaleak UEFA Champions Leagueko gosez daude, eta talde zuri-gorria bultzatzeko gogoa dute, Europako txapelketa nagusian lan garrantzitsua sina dezaten.

Taldeari Katedralean lagundu nahi badiozu, lortu zure sarrera eta ez galdu San Mameseko hitzordu handietako giro paregabea.