11/05 - 21:00 Athletic Club vs. CA Osasuna Ez galdu aukera! partida +
Blog › Athleticzaleak › Zatoz San Mamesera Erreginaren Kopako finalerdiaz gozatzera

Zatoz San Mamesera Erreginaren Kopako finalerdiaz gozatzera

Athleticek Erreginaren Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du San Mamesen FC Bartzelonaren aurka martxoaren 7an, ostegunean, 19:00etan.

David Aznarren jokalariek Europako eta F Ligako egungo txapeldunak izango dituzte aurrean, eta zale zuri-gorrien babesa ezinbestekoa izango da erronka handiari aurre egiteko.

Partidarako sarrerak 5 eurotik aurrera daude salgai Athletic Cluben webgunean. Erosi zure sarrera orain!

Horrez gain, gogoan izan klubeko bazkideek sarrera doan hartu dezaketela, webguneko sarreren atalean hala identifikatuta. Bazkide-txartelak ez du balio San Mamesera sartzeko eta, beraz, bazkide bakoitzak eserleku bat erreserbatu beharko du zelaian. Sarrera zenbakitua izango da, eta ez du zertan  bazkidearen ohiko eserlekua izan behar. 

Club Athleticeko kideek ere sarrera doan erreserbatu dezakete zelaiko edozein lekutan, Ipar-Beheko Harmailean (Herri Harmaila) izan ezik. Azken hau Gazte Abonoarentzat bakarrik da. Hauek ere sarrera doan hartu beharko dute partidaren egunean estadiora sartu ahal izateko.

Bestalde, honako hau da sarrerak San Mameseko lehiatiletan erosteko ordutegia:

  • Martxoak 6, asteazkena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Martxoak 7, osteguna, 10:30etik 13:00etara eta partida hasi baino bi ordu lehenagotik. 
Nueva llamada a la acción