Blog › San Mames esperientziak › San Mames eta Rocka

San Mames eta Rocka

Bere historian zehar, San Mames estadioa futbolaren katedrala izenarekin izan da ezaguna.

Dena dela, lehen eraikuntzatik, aurreikusten zen kirol ekitaldiez gain beste mota bateko ekitaldiak egin ahal izango zirela. Hala, Bilboko leku berezi honetan hainbat rock kontzertu egin dira. Gaur egun, teknikak aukera ematen du zelaia inoiz ezer gertatu ez balitz bezala uzbeko. Lehen musika jaialdia 1978ko ekainean egin zen Euskarai jaialdiarekin, musika ekitaldia baino gehiago euskararen aldeko kanpaina bat izan zena. 60. hamarkadatik Pop eta Rock musika nazioartean ezaguna zen arren, Bilbon tradizional eta kontserbatzaileagoa izaten jarraitzen zuen. Ez zen 70. hamarkadaren amaierara arte izan Bizkaiako hiriburuak Rock talde ezagunak hartu zituen arte. San Mamesi, ordea, oraindik denbora gehiago gelditzen zitzaion horretarako.

San Mames eta Rocka

Mick Jagger-rek San Mamesekiko zorra kitatu zuen Rockaren katedralean.

Lehen aukera Rolling Stones-ekin etorri zen. Athletic Cluben mendeurren ospatzeko ekitaldietan izan zen. 1998ko ekainaren 18an den martxan zegoen, baina Mick Jagger ez zen ondo sentitu eta ekitaldia bertan behera utzi zuen. Hori kolpe gogorra izan zen bilbotar eta jarraitzaileentzat. Bain azor hori ez zuen kitatu bost urte beranduago arte, 2003ko Licks World Tour-arekin. Urte hartan San Mameseko lehen kontzertu handia izango zena hasi zen “Brown Sugar” eta “Start me up” abestiekin, eta horien ondoren Mick Jagger-ek euskaraz agurtu zuen: “Gabon Bilbao, azkenik hemen gaude”. Egun hartan San Mamesen 36.000 ikusle bildu ziren su artifizialen eta kolorezko argien azpian. Festa San Mamesera iritis zen bertan gelditzeko.

Bruce Springteen gitarjoleak “Desde Santurce a Bilbao” abestu zuen San Mamesen.

Rockak San Mames hartu zuen hurrengoa Bruce Springsteen-ekin eta bere taldearekin izan zen, 2009ko uztailean. Taldeko gitarjola Nils Lofgren esku-soinuarekin atera zen eta “Desde Santurce a Bilbao” Bilboko abesti ezaguna jo zuen.  Keinu horren ondoren, Bruce Spingteen eszenatokira atera zen eta “Kaixo Bilbao, pozik nago” esan zuen.

San Mamesek AC/DCren jarraitzaileak saritu zituen.

Rocka Bilboko estadiota itzuli zen. Urtebete eta bi egun beranduago San Mames Rockaren catedral bihurtu zen. AC/DCren txanda etorri zen. 36.000 sarrera 2010eko uztailean saldu ziren, taldearen azken kontzertua izango zen aeta munduko bira bukatuko zuena. Jarraitzaileak gustara gelditu ziren, oraingoan Rockaren katedralean.

San Mamesen Rock-arekin topaketa handiagoak.

San Mames estadio berriko lehen kontzertu handia Guns N ‘Roses kaliforniar taldeak egin zuen. San Mames Rock-aren Katedrala koroatu zen berriz ere. 2017ko maiatzaren 30ean, ‘Appetite for Destrution’ diskoa sustatu eta 30 urtera, Axl Rose, Slash eta Duff McKagan-ek ‘Not In This Lifetime Tour’ biran bertaratutako 40.000 pertsonak berotu zituzten. Kontzertu horretan, gainera, Mark Lanegan, bere bandarekin, hasierako gonbidatua izan zen.

Hurrengo urtean, azaroaren 3an, San Mamesek ‘MTV World Stage Bilbao’ hartu zuen, Muse, Crystal Fighters eta Berri Txarrak taldeak etorri zirela. 38.000 lagun bildu zituen ikuskizun horrek, eta MTV EMAs Bilbao’ sari-banaketen aurrerakina izan zen. Bestalde, 2022ko ekainaren 3an, San Mamesen, 40.000 pertsona aurrean zirela, Bilbao Bizkaia Rock Day ospatu zen, Estatu Batuetako Metallica buru zela.

Rock-a bere alderdi zabalenean omentzeko erabilitako hitzordua izan zen. Metallica-ren heavy metala, Weezer taldearen rock alternatiboa, The Hellacopters-en garage rock-a eta Nothing But Thieves-en indie rock-a ere egon ziren. Ez da ahaztu behar Niña Coyote eta Chico Tornadoren ordezkaritza euskalduna.

Eta egun batzuk geroago, ekainaren 11n, Fito, inoizko artista bilbotar ospetsuenetako bat, errekorrez beteriko kontzertu baten protagonista izan zen San Mamesen.

Gatibu eta Morgan hasierako gonbidatuak izan ziren, eta “Cada Cadaver” biraren show berezian Carlos Tarque, Dani Martin, Leiva eta Iñaki ‘Uoho’ gonbidatuek hartu zuten parte.

Ikuskizunak 47.000 zale sutsu bildu zituen, bi ordu eta erdiz baino gehiagoz luzatu zen, eta RTVE, ETB eta Youtube-k, beste hedabide eta plataformen artean, eman zuten, besteak beste. Milioi bat lagunek ikusi zuten kontzertua. Kontzertu historikoa eta jendetsua izan zen, eta San Mames, berriz ere, anfitrioi handia izan zen.

Geuria!

Horiek guztiak hitzordu historikoak dira, eta dozenaka mila pertsonaren oroitzapenean jarraitzen dute. Edonola ere, San Mamesek Rock Katedrala izaten jarraitzen du, Geuria! kirol tabernak hainbat entzunaldi hartzen baititu bere eszenatokian, Bizkaiko agertokiaren parte diren banda, kantautore, DJ eta abar hurbiltzea ahalbidetzen dutenak.

Bizi bedi rock-a… eta San Mames!

Nueva llamada a la acción