Blog › Futbolaz gozatu › San Mames, futbol-estadio aitzindaria segurtasun eta osasun laguntzan

San Mames, futbol-estadio aitzindaria segurtasun eta osasun laguntzan

San Mamesek UNE 179.003 ziurtagiria eskuratu du. Horren ondorioz, segurtasun arloan futbol-estadio aitzindari bilakatu da Europan.

Ziurtagiriak segurtasun arloan futbol-estadio aitzindari dela egiaztatzen du, izan ere, barruti segurua da, hala jokalari nola zaleentzat. Hori oso garrantzitsua da, izan ere, San Mames estadio berriak 53.000 pertsona hartzeko gaitasuna du edukiera aldetik, alajaina.

San Mames Segurtasun arloan futbol-estadio aitzindari modura koroatua Europan

Berez, Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) izenekoan Kalitate eta Pazientearen Segurtasun arloko koordinatzailea den Isabel Urrutiak azaldu zuenez, zuri-gorriak zelairatzen diren bakoitzean gutxienez pertsona bat artatu behar izaten da. Joan den denboraldian, esate baterako, laurogei esku-hartze inguru zenbatu ziren, guztiak arinak. Asistentzia horien % 16an baino ez zen beharrezkoa izan pertsona ospitalera eramatea. Hori dela eta, San Mamesen kirol ekitaldia hasten denetik amaitu bitartean erizain, mediku, anbulantziako gidari eta segurtasuneko zaindariak beren postuetan egoten dira adi, norbait artatu edo babestu behar bada ere. Langile horiek partida hasi baino 90 minutu lehenago bertaratzen dira estadioaren inguruan gerta daitezkeen larrialdiak artatzeko. Eta hori gutxi balitz, EHUko Medikuntza eta Erizaintza graduetako 80 ikaslek ere beren zerbitzuak ematen dituzte ikasle modura.

20 urte baino gehiago osasun arloko segurtasuna IMQ-rekin fidatuz

Athletic klubaren Segurtasun Batzordeak 20 urte baino gehiago daramatza osasun arloko bere segurtasuna Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) izenekoarekin fidatuz, eta ikusitakoak ikusita horrela jarraituko du. Estadioan azterketa bat egin zen 2017ko maiatza eta ekaina bitartean. Ebaluazio hori nazioartean esperientzia duen mediku baten egin zuen eta ziurtagiria DNV-GL enpresak onartu du. Ez da ahantzi behar segurtasun arloan aitzindari den estadio hau kokapen pribilegiatuan dagoela osasun arloari dagokionez: Basurtoko Ospitalearen eta Zorrozaurreko klinikaren artean. Horrez gain, hiru anbulantzia, zazpi erizaintza periferiko, zentral bat eta UEFA mailako beste bat ditu; Europa Leagueko partidetan dispositiboa indartu egiten da, arrisku handikotzat jotzen baitira. San Mamesek dituen osasun eta segurtasun arloko taldeak, era berean, bihotzeko bizkortze ikastaroak egin ditu eta aurretiaz Osasunaren Mundu Erakundearekin aztertu eta diseinatutako protokoloak eta beste herrialde batzuetako araudiak jarraitzen ditu erreferente modura. Alor horretan lanketa etengabea egiten da, asistentzia azkar eta efizientea ziurtatzeko. Halaber, nazioarteko mailan eraginkorrak diren bi metodologia erabili dira: FEAM (Fallo eta Efektuen Azterketa Modala), lagungarri dena arrisku-faktoreak hautemateko; eta, SBAR, Iparramerikako urpeko-ontzi nuklearretan erabiltzen zen metodo bat, eta San Mamesen baitaratu dena, mezuak modu eraginkorrean helarazteko. San Mames beti izan da, noski, harrotasunerako arrazoi zale zuri-gorrientzat, horregatik esaten zaio futbolaren katedrala. Orain harrotasun hori indartu egiten da Europa mailan segurtasun eta osasun laguntza arloan aitzindaria den futbol-estadio onenaren pare ipintzen duen ziurtapenarekin.   Nueva llamada a la acción