15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Athleticzaleak › Margotu zure Gabonak gorriz eta zuriz!

Margotu zure Gabonak gorriz eta zuriz!

Egin tarte bat aurtengo Olentzerori eta Errege Magoei bidaliko diezun gutunean, Athletic Clubeko produktu ugarietako batentzat, lau denda fisikoetan, online denda ofizialean eta, orain, baita EUP plataforman ere eskuragarri daudenak!

Gabonak zurigorria

Eguberriak hemen dira! Eta harekin batera, beste urtebetez, Olentzerorentzako eta Errege Magoentzako gutunak, non eskatzen dugun zer nahi genukeen ekartzea… edo zer nahiko genukeen, gure aldetik, maite dugun pertsona bati oparitzea.

Gabon zuri-gorriak izan daitezke eskuragarri ditugun artikulu eta produktuen zerrenda zabalari esker, bai fisikoki gure lau Athletic Club dendetako edozeinetan, bai online denda ofizialean eta, aurten ere, EUP atarian!

Christmas Bilduma

Gure online dendan sartzen bazara, ikusiko duzu egun hauetan Christmas bilduma daukagula, eta bertan izango duzu, ziur, zure oparirik onena gabonetarako.

Gabonetako jertseetatik, denboraldi honetarako gure ekipazioetako kamiseta, praka eta galtzerdietara, haurrentzako kit-ak, 125. urteurreneko kamisetak, jertseak, jakak, txanoak, zapatilak…

Beste artikulu batzuk ere eskuragarri badaude, hala nola baloiak, peluxezko hartzak, giltzatakoak, kuxinak, botilak, boligrafoak, imanak, pinak, edalontziak, katiluak, koadernoak…

Gustu, behar eta adin guztietarako produktuak. Sar zaitez gure online dendan, jaso ezazu 3x2ko eskaintza osagarrietan eta aukeratu zure opari zuri-gorria!

EUP!

Aurten, gainera, Athletic Cluben AC markako produktuen bilduma EUP! Bizkaiko erosketa atarian eros daiteke.

Online salerosketarako plataforma bat da, BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatua, eta tokiko saltoki txikiei laguntzea du helburu nagusi.

Athletic Clubek eta EUP!-ek bertakoaren aldeko apustua bezalako baloreak partekatzen dituzte, Athleticen filosofia oinarritzen duen espirituari erreferentzia egiten dionak. Hurbileko eta kalitatezko produktuari merezi duen aukera ematea EUP!-ren xedearen parte da; izan ere, plataforma horri esker, tokiko merkataritzak bere d