19/04 - 21:00 Athletic Club vs. Granada CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Futbola bere onenean: hori da San Mames

Futbola bere onenean: hori da San Mames

San Mamesen, eta talde zuri gorri doan edonon, zerbait nabari bada, futbola bere onenean da. San Mamesen partidu bat nola jokatzen den ikustea bitxia da eta merezi du, eta bost arrazoiengatik ezin duzu galdu.

5 arrazoi hauengatik San Mamesen futbola bere onenean ikus daiteke

1. Bere taldearen historia.

Atheltic Club historia duen taldea da eta ez edozein historia. 1898an sortu zen eta ordutik Lehen mailan denboraldi guztiak jokatu dituen hiru clubetako bat da, eta inoiz ez da bigarren mailara jaitsi. Fundazioa, gainera, Bilboko historiari lotuta dago, zehazki bere garai industrialari. Garai horretan ingelesek kirol berria ekarri zuten eta bilbotarrak eta bizkaitarrak berehala zaletu ziren.

2. Ehun urteko filosofia.

San Mamesen futbola bere onenean jokatzen dela esateko beste arrazoi bat bere filosofia da, 110 urte baino gehiagoko historia duen filosofia. Euskal Herrian jaio edo formatutako futbolariak soilik sar daitezke taldean. Hala, duela gutxi Amerikako egunkari prestigiotsuenetako batek , The New York Times, Athletic Clubaren filosofia goraipatzen du. futbolaren antolaketaz hitz egin du, club askok munduan ezagunak izan nahi dutela eta beste batzuk euren historiari eusten diotela, talde zuri gorria esaterako.

3. Bere futbol zelaia.

Historia duen estadioa eta bere izena santu bati zor diona, Mames, bere jokalariak “lehoiak” bezala ezagutzen dira eta estadioari “futbolaren katedrala” esaten diote. Baina zergatik du izen hori San Mames estadioak edo zergatik dute “lehoiak” ezizena Athleticeko jokalariek, beste kontu bat da hori. Bilboko eraikin deigarrienetako bat da Guggenheim museoarekin edo Iberdrola dorrearekin batera. Agian horregatik, beste gauza askoren artean, estadioa aukeratu du UEFAk, Eurokopa 2020an Espainiako egoitza izan dadin. 53.000 ikuslerentzako tokiarekin San Mamesek erosotasun guztiak ditu eta Europan erreferentzia bihurtu da. Estadioak hainbat zonalde ditu, ahala nola, bilera aretoa, hitzaldi aretoa, ekitaldi aretoa, jatetxeak eta tabernak. Ikusleen presioa eta partidu egunetako giroa dira estadio honen ikurretako bat, eta ezin duzu galdu.

4. Afizioa.

So Foot aldizkariaren arabera afizio txuri- gorria munduko jarraitzaleetatik bostgarren sutsuena da. Oso emana dela esaten da; taldearekin sufritzen du eta bere berotasuna partidu guztietan nabaritzen da. Athletic cLub joaten den tokira joaten dira zaleak marea zurigorri baten gisara, munduko edozein txokotara iristeko gai dira taldearen ereserkia kantatuz. Partidu egunetan Bilboko kaleak zalez betetzen dira, baloiak Athleticeko banderez betetzen dira eta giroa bakarra eta berezia da.

5. Sariak eta onarpenak.

La Ligako hirugarren cluba da titulu kopuruari dagokionez, San Mames futbol zelaiak ere hainbat onarpen jaso ditu. Lehenik eta behin UEFAko estadioen katalogazioaren arabera 4. Mailan dago San Mames estadioa mugarri handi bat izan delako munduko kirol instalazio handien eraikuntzan, maila nazionalean eta nazioartean erreferentzia bihurtuz. Baina onarpenak ez dira hemen amaitzen. Jaso duen azken saria munduko kirol eraikinik onenaren saria izan da. San Mames estadioaren arkitetura beste eraikin batzuen gainetik zegoen Sport Completed Building mailako azken fasean zeudenak. Horietako batzuk aipatzearren: Londoneko “London Aquatics Centre”, Sochiko “Fisht Olympic Stadium” wdo Melbourneko “Margaret Court Arena”. Nueva llamada a la acción