Athletic Clubek denboraldia ixteko jaia ospatuko du bere estadioan, babesleekin, Fundazioaren laguntzaileekin eta palkoetako abonatuekin batera.
Athleticek bere babesleen, Fundazioaren laguntzaileen eta palko eta VIP eserlekuetako abonatuen arteko topaketa bat ospatu zuen joan den maiatzaren 9an San Mamesen, Klubean denboraldi historiko honetan guztiontzat jarritako konfiantza eskertzeko.
370 enpresa inguruk arratsalde atsegina izan zuten Katedralean, eta bertan izan ziren Yuri Berchiche, Oihan Sancet, Maddi Torre eta Clara Pinedo lehen taldeetako jokalariak. Bertaratutakoek futbolariekin jokatu ahal izan zuten futbolinetan, baita euren idoloekin hitz egin eta argazkiak atera ere. Klubeko ordezkari gisa, Zuzendaritza-Batzordeko eta negozio arloko zenbait kide ere izan ziren ekitaldian.
San Mameseko VIP eraztunean San Mames Jatetxeak eskainitako dastatze-menua, Michelin Izarra duen Fernando Canales sukaldariarena, DJ bat, musika-emanaldiak, esperientzia berrien zozketak, hala nola The Lion Experience eta AC Virtual Adventure, txikienentzako gaming gune bat eta beste hainbat sorpresa izan ziren.
Klubean jarritako konfiantzagatik enpresa handi eta txikiei eskerrak emateko ekitaldia izateaz gain, jardunaldia abonatu partikularren eta San Mames VIP Areara joan ohi diren enpresen arteko topagunea ere bada, beren kezkak giro adeitsuan parteka ditzaten eta etorkizuneko harremanetarako loturak sor ditzaten.