15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › San Mames esperientziak › Bizi The Lion Experience!

Bizi The Lion Experience!

Dagoeneko erosi dezakezu zure The Lion Experience sarrera, eta horri esker inoiz imajinatuko ez zenukeen esperientzia ikaragarria eta partida biziko dituzu.

The Lion Experience-k eraztuneko eserlekurik onenetan partidaz gozatzeko aukera ematen du, zerbitzu gastronomiko esklusiboarekin, bai eta partidaren atarikoan jokalarientzat erreserbatutako guneetara sartzeko, gune mistoan eta prentsa-aretoan partidaren ostekoa bizitzeko eta lehen taldeko jokalari bat aurrez aurre ezagutzeko ere.

The Lion Experience-k barne hartzen ditu:

• VIP eraztunean erdiko eserlekua, zerbitzu gastronomikoa barne.

• Welcome pack-a.

• Taldeko aldageletara eta aldageletako tunelera bisita, jokalariak iritsi aurretik.

• Bi taldeen etorrera estadiora esklusiboki bizitzea.

• Zelaian bertan partida aurreko beroketaz gozatzea.

• Prentsa-aretora sartzea, partida ondoko prentsaurrekoa zuzenean jarraitzeko.

• Meet and greet, gune mistoan dagoen lehen taldeko jokalari batekin.

Esperientzia hau LaLigako partida guztietarako dago eskuragarri denboraldi amaierara arte.

Ezagutu guztia The Lion Experience esperientziari buruz: informazio gehiago.

San Mames BAT

Era berean, gogoratu Athletic Clubek salgai dituela San Mames BATeko sarrerak VIP zerbitzuekin, Katedralean jokatzen diren 2022/23 LaLigako edozein partidarako denboraldia amaitu arte, baita partiden data eta ordua konfirmatzeke dauden jardunaldietakoak ere.

San Mames BAT

San Mames BAT sarrerak San Mameseko erdiko eraztunean dauden besaulkiei dagozkie eta VIP zerbitzu esklusiboak dituzte. San Mames BATeko Matchday Experience delakoak zerbitzu hauek eskaintzen ditu.

  • Eserleku pribilegiatua estadioaren barruan. Estadioaren erdiko eraztunaren Iparreko eta Ekialdeko tribunetan eta tribuna Nagusian dauden eserlekuen artean aukera dezakezu zure eserlekua.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, 11 Michelin izar dituzten gure chef bizkaitarren hautaketarekin barne. Egun bakoitzean, Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko jatetxeek partida egun bakoitzean prestatzen dituzte.
  • Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik partida hasi eta ordubete geroagora arte. Aurreko eta osteko giroa beste era batera bizi ahal izango duzu.
  • Palkoak, San Mames BAT abonodunak eta Matchday Experience-ko erabiltzaileak partekatzen dituzten erdiko eraztun osorako sartzeko aukera. Topagunea sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatuaz gozatuko duzu erosotasun guztiekin.
  • Partida zuzenean ikusteko pantailak, errepikapenak eta xehetasun guztiak. Ez galdu jokoaren xehetasun bakar bat ere.
Nueva llamada a la acción