15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Ekitaldiak Bilbon asteburu honetan (maiatzaren 19-21)

Ekitaldiak Bilbon asteburu honetan (maiatzaren 19-21)

Asteburu honetan Katedrala bisitatuko du RC Celtak. Denboraldi honetan San Mamesen jokatuko den azken-aurreko partida izango da. Neurketa hau ezin duzu galdu Bilbon ospatuko diren ekitaldiz beteriko asteburu baten barruan (maiatzak 19-21).

Ekitaldiak Bilbon 2023ko maiatzaren 19tik 21era

LaLiga agur esatear dago San Mamesen denboraldi honetan. Asteburu honetan RC Celta helduko da Katedralera, hiru puntuak lortuz zaleei poztasuna eman nahi dieten lehoien aurka indarrak neurtzeko.

Gainera, modu sinesgaitz eta paregabean bizi ahal izango duzun partida bat izango da The Lion Experience ekimenari esker.Esperientzia horri esker, sar zaitez jokalarientzat soilik gordetako guneetara partidaren atarikoan, goza ezazu partidaz estadioko eserlekurik onenetan, bizi ezazu partida ostekoa modu paregabean gune mistoan eta prentsa-aretoan, eta ezagutu ezazu zuzenean lehen taldeko jokalari bat.

The Lion Experience-k barne hartzen ditu:

  • VIP eraztunaren erdiguneko eserlekua, zerbitzu gastronomikoa barne.
  • ‘Welcome pack’-a.
  • Taldeko aldagelara eta aldageletako tunelera bisita, jokalariak iritsi aurretik.
  • Bi taldeak estadiora iristen direnean esklusiboki bizitzea.
  • Soropilean bertan partida aurreko beroketaz gozatzea.
  • Prentsa-aretora sartu, partida ondoko prentsaurrekoa zuzenean jarraitzeko.
  • ‘Meet and greet’ gune mistoan lehen taldeko jokalari batekin.

Eta asteburu honetan Bilbo bisitatzen baduzu, badakizu Bizkaiko hiriburuak museo erakargarri ugari dituela, baina AC Museoaren eskutik bihotz zuri-gorrian murgiltzea gomendatzen dizugu. Museoa jatorrizko 1.000 objektu baino gehiagoz eta talde zuri-gorriaren esentzian murgiltzen zaituzten bideoz osatuta dago eta, gainera, San Mameseko Tourra egiteko aukera emango dizu, Futbolaren Katedrala barrutik ezagutzeko.

ac museoa

Athletic Clubek zer esan nahi duen jakiteko eta bere historia ezagutzeko modu paregabea da, eta familia-planik onenetakoa ere bada Bilbon bazaude. Erreserba ezazu Athletic Clubeko Museora bisita.

Kontzertuak

Bizkaiko hiriburuak hainbat kontzertu izango ditu egunotan, hala nola Confetti de Odio taldeak ostiralean, hilak 19, Cotton Cluben. Hurrengo egunean, areto honetan bertan, Alex Wall-en emanaldia izango da.

Santana 27 aretoan, hilaren 19an, ostirala, Ben Howards arituko da, eta maiatzaren 20an, larunbata, Martires del Compás-en txanda izango da. Kafe Antzokian, berriz, ostiralean, hilak 19, J Martina 2.0 eta Merina Gris igoko dira agertokira, eta egun bat geroago, Jose Ignacio Lapidoren txanda izango da.

Antzerkia

Arriaga Antzokiari dagokionez, ostiral, larunbat eta igandean ‘Cantando bajo la lluvia’ musikal ezaguna antzeztuko da.

Azkenik, Campos Antzokiak hainbat ikuskizun hartuko ditu asteburu honetan, hala nola Remember Queen taldearen kontzertua ostiral eta larunbatean, eta ‘jamming’ saioa igandean Ana Morgaderekin batera.

Nueva llamada a la acción