19/04 - 21:00 Athletic Club vs. Granada CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Bisitatu San Mames: Tour eta Match Day

Bisitatu San Mames: Tour eta Match Day

San Mames bisitatu nahi baduzu planik onena proposatzen dizugu: Tour eta Match Day. Gura duzu jakin zer den? Kontatuko dizugu!

San Mames bisitatu gura baduzu ezin duzu galdu futbola eta, batez ere, izpiritu zuri-gorria biziaraziko dizun esperientzia paregabe hau. Baina, zertan datza zehazki? Jarraian azalduko dizugu xehetasun guztiekin.

Tour + Match Day, San Mames bisitatzeko konbinazio perfektua

Konbinazio perfektua San Mamesen sentitzen da: futbola, ondo jatea eta gauza ezberdinak egitea gustatzen bazaizu eguneko planik onena. Osoko plana antolatuko dizugu San Mamesekin % 100ean goza dezazun, 360 graduko bisita batean.

Tourra San Mameseko estadioan zehar

Lehendabizi tourra dago. Zelaiaren barnerako bisita futbol-museo osoenetako batean zeharreko ibilbidean. Zelaira egindako bisitan belarditik bertatik gozatu ahal izango du norberak estadioaz, besteak beste, prentsa-aretoa, aldagelak eta VIP zonaldea ezagutzeko aukerarekin. Eta amaitzeko AC Museora, Athletic Club taldearen museora, sartzeko ibilbidea. Espazio honetan talde enblematiko baten historia kontatzen duten orotariko objektuak jasotzen dira.

Match Day Experience

Baina konbinazioa ez litzateke perfektua izango amaiera bikaina eman gabe, Match Day delakoa. 4 orduko partida bat eguneko sarrera bat eskuratuz San Mames VIP Arean kokatutako butaketan, bikain lekututa zelaiko erdiko eraztunean, zerbitzu esklusibo batzuekin gozatzeko abagunea izateaz gain. Match Day Experience izenekoarekin aurretiko giroa bizitzeko aukera izango duzu ordu erdi lehenago sartuta; eta “partida-ostea” ere bai, gero ere San Mamesen epeltasuna sentitzen jarraitu ahal izan dezazun. Sarrera horiekin jokoaren ikuspegi perfektua izango duzu kalitate goreneko zerbitzu batzuekin, 10 Michelin izarreko talde baten gastronomia eta partida zuzenean, errepikapenekin eta jokoaren xehetasun guztiekin, ikusteko pantailak nabarmenduz. Hori gutxi balitz, palkoek eta VIP butakek partekatzen dituzten baterako zonalde guztietarako sarbidea izango duzu. Esan dizugun moduan ezin duzu galdu, futbolaren zaletu orok edo Bizkaiko hiriburura datorren turista orok, egiazko lehoiak orroka entzun gura baditu, bizi beharreko esperientzia paregabea da. Athletic Club taldearen webgune ofizialaren bidez San Mamesen barnako tourrerako eta Match Day esperientziarako sarrerak eros ditzakezu, biak aldi berean baliatu baino ez dituzu egin behar egun bakarrean esperientzia biribila bizi ahal izateko.   

 

AC Museoa sarrerak erosi