19/04 - 21:00 Athletic Club vs. Granada CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › Enpresen ekitaldiak › Bileretarako espazioa Bilbon

Bileretarako espazioa Bilbon

Deskubritu bileretarako espazio onenak Bilbon, enpresa edo negozioetako topaketa onuragarriak izateko lekuak, mugarri izango direnak.

Bada jende orok ez dakien zerbait, hots, San Mames estadioak bileretarako espazio bikainak dituela Bilbon. Futboletik harago, abagunez beteriko esparru handi bat zabaltzen da enpresa arloko ekitaldiak ospatzeko gune paregabe batean. Bilera-aretoak edo ekitaldietarako espazioak hedatu egin dira eta, horren ondorioz, egiaz bereziak diren lekuak aurkitzeko ahalegina zaildu egin da, honako ezaugarriak dituztenak:

  1. Bereizgarri direnak.
  2. Zure bilerako kideak harritu dituztenak.
  3. Primerako iritzia eragingo dutenak.
  4. Zure enpresari begira balioa komunikatuko dutenak.
  5. Zure korporazio-irudia hobetuko dutenak.

Baina, San Mames BATek espazio paregabeak ditu bilerak egiteko Bilbon, gauzak asko erraztuz.

Zergatik ditu San Mames BATek bileretarako espazio onenak Bilbon

San Mames estadio berria ireki zenetik bertako espazioak leku paregabe bilakatu dira bilerak eta enpresen arteko topaketak egiteko, arrazoi ugari direla medio.

  1. Bere kokapenari esker, enpresa arloko topaleku erakargarri bilakatzen da.
  2. Munduko kirol eraikin onena da, sarritan saritua izan delarik.
  3. Espazio ezberdinak ditu bileraren edota beharrezkoa den edukieraren arabera.
  4. Espazioetako batzuk modulagarriak dira enpresaren beharrizanetara egokitzen dira.
  5. Estadioaren ikuspegi esklusiboak ditu, kristaldegi oso handiekin.
  6. Teknologia zorrotzenarekin hornituta daude. Eszenategiak, pantailak, kanoia, pantaila, prentsa-aretoa, soinu-ekipoa, argiztapena eta orotariko multimedia materiala.

Pisu handiko 6 arrazoi, San Mames BATek Bilbon bileretarako espazio onenak zergatik dituen azaltzeko. Informazio gehiago eta aholkularitza pertsonalizatua eska ditzakezu, zure erabakiari azken bultzada emateko. espazioak Bilbon