12/05 Athletic Club vs. CA Osasuna partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Berrikuntza San Mames zelaiaren eraikuntzan

Berrikuntza San Mames zelaiaren eraikuntzan

San Mames zelaiaren eraikuntzan berrikuntza irizpideak aplikatu dira, bai, baina zeri esker esan dezakegu instalazio moderno eta berritzaileak ditugula? Ikus dezagun.

Zergatik da San Mames zelai berritzailea

  1. Eraikinaren diseinuaren helburua Athleticen zaleen kantuek sortzen duten soinuaren inguruko atmosfera mantendu eta hobetzea
  2. Futbol zelaiaz gain, beste instalazio batzuk ere baditu, hala nola kirol medikuntza zentroa, lur azpiko atletismo modulua, igerileku olinpikoa eta hitzaldi eta ekitaldiak antolatzeko eremuak.
  3. Europako zelairik seguruena Segurtasun arau berrietara egokitzeko eta jarraitzaile kopuruaren arabera diseinatu zen.
  4. Hiri-paisaian nola integratzen den nabarmendu beharra dago.
  5. Faseka eraiki da eta horri esker, aldeetako bat denboraldi batez irekita egon zen.
  6. Atariak eremu ireki gisa definitu dira, aireztatze handiarekin. Fatxadako panelen diseinuak elementu atmosferikoen aurkako babesa ematen digu.
  7. Diseinuari esker, Suteen aurkako babes eta girotze errekerimenduak murriztu egin ditugu, kostuak aurreztuz eta kokatzeko denbora ere murriztuz.
  8. Birziklatutako eta bertako material ugari erabili dira. Horrela, eraikinaren ingurumen arrastoa eta aireko partikula negatiboen kopurua nabarmen murriztu da, ingurumena errespetatzen duten materialen erabilerari esker.
  9. Argiztapenean eta ur-kontsumoan ere asko aurreztea lortu dugu.

San Mames zelaiaren eraikuntzan berrikuntza egiaztatzen duten sari eta errekonozimenduak

  1. Munduko kirol eraikinik onena 2015eko World Architecture Festival jaialdian.
  2. Idom ingeniaritzak diseinatutako estalkiak nazioarteko Structural Awards lehiaketan saria jaso zuen.
  3. Eraikuntza iraunkorraren LEED ziurtagiria lortu duen Europako lehenengo zelaia izan da.
  4. Estalki berriaren obra Inbisa Construcción enpresak burutu du eta fatxada eta estalkietarako estaldura onenaren saria jaso zuen Ache elkartearen Ingeniaritza sarien III. edizioan.
  5. Europako zelairik seguruena da, pazientearen segurtasunari buruzko UNE 179.003 ziurtagiria lortu duen bakarra izanik.
  6. Munduko zelairik onena World Football Summit kongresuaren barruan, futbol industriaren inguruko kongresu globala.

 

Nueva llamada a la acción