15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Athleticzaleak › Athletic Cluben datu estatistikoak

Athletic Cluben datu estatistikoak

Post honetan, talde zuri-gorriaren 125 urte baino gehiagoren inguruan Athletic Clubek izan dituen pasadizo eta datu estatistiko batzuei buruz hitz egingo dugu. AC Museoari esker, haren istorioan murgildu zaitezke.

Ba al zenekien?…

Lehoiek Ligako eta Kopako 37 garaikur ofizial pilatu dituzte orain arte: Ligako 8, Kopako 25, hiru Superkopa eta Eva Duarte Kopa bat.

650 jokalari inguruk jokatu dute lehen talde zuri-gorrian euren ibilbidean zehar. Elastiko zuri-gorriarekin partida gehien jokatu dituzten bostjokalariak Iribar, Muniain, Rojo I, De Marcos eta Etxeberria dira.

Athletic Clubek 125 urte baino gehiagoko historian 4.100 partida ofizial baino gehiago jokatu ditu, eta ia 6.000 partida horiei guztiei lagunartekoak gehituz gero.

Talde zuri-gorriak 7.300 gol ofizial baino gehiago sartu ditu, 12.000 baino gehiago lagunartekoenak ere kontuan hartuz gero.

Orain arteko hiru gol-kopuru handienak hauek dira: 12-0 Sestao Riverri (1923-24 denboraldia, Eskualdeko Txapelketa), 12-0 Irun Sportingi (1913-14 denboraldia, Eskualdeko Txapelketa) eta 12-1 FC Bartzelonari (1930-31, LaLiga).

Talde zuri-gorriko golegile nagusia Telmo Zarra da, garai guztietako aurrelari onenetakoa eta kiroltasunaren adibide. Guztira 335 gol lortu zituen Athletic Cluben aritu zen 16 denboraldietan.

Athletic Clubeko lehen entrenatzailea Mr. Shepherd izan zen. Ehun partida baino gehiago zuzendu zituen lehena, Frederick Pentland ahaztezina, 178rekin. Eta partida gehien dituena, Ernesto Valverde, 400 partidatik gertu dago (397, 2023-2024 denboraldiaren amaieran).

Garaikurrak

Duela gutxi, Unai Simonek Zamora Saria eskuratu du. Bada, sari hau lortu zuen lehen atezain zuri-gorria Goyo Blasco izan zen, izan ere, hiru aldiz irabazi zuen.

Blasco, 30eko hamarkadan Guillermo Gorostiza, Jose Luis Ispizua eta Roberto Etxebarriarekin batera, titulu gehien lortu duen zurigorria da, orotara 15 (4 Liga, 4 Kopa eta Eskualdeko 7 txapelketa). Hala ere, Gainza mitikoa da tituluen zerrendaburua 7 Kopa, 2 Liga eta Eva Duarte Kopa bat lortu dituelako (Eskualdekoak aintzat hartu gabe).

Lehoiek 8 Liga txapelketa dituzte. Lehenengoa 1929-30 denboraldian lortu zuten, eta ez zuten partida bakar bat ere galdu. 25 Kopetako lehena duela mende bat baino gehiago irabazi zen, 1901-1902 denboraldian, zuri-gorriek FC Bartzelona 2-1 gaindituta.

AC Museoa

Sar zaitez AC Museoari esker kondaira-klub baten historian, filosofia eta balio paregabeak dituena kirolaren munduan. Ezagutu Athletic Cluben 125 urte baino gehiago, garai guztietako jatorrizko piezekin osatutako bilduma erreferentearen bidez. Eta bizi San Mameseko emozioa, taupada zuri-gorria eta futbola gainditzen duen sentimendua, San Mameseko Tourrarekin. Zalantzarik gabe, Bilbon egin daitekeen familia-planik onenetakoa da.

Nueva llamada a la acción