11/05 - 21:00 Athletic Club vs. CA Osasuna Ez galdu aukera! partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Athletic Clubeko armarriaren 120 urte baino gehiagoko historia

Athletic Clubeko armarriaren 120 urte baino gehiagoko historia

Athletic Club 1898an sortu zen. Aurten, beraz, 125. urteurrena ospatzen ari da, eta, ondorioz, mundu osoko futbol talderik zaharrenetakoa da. Lehoiak sortu eta lau urtera, lehen armarri ofiziala agertu zen. Athletic Clubeko armarriaren 120 urte baino gehiagoko historia errepasatuko dugu.

1902

Talde zuri-gorriaren lehen armarri ofiziala 1902koa da. Jose Maria Mateos kazetariak honela dio: “Erdian A eta C letrak elkarri lotuta dituen baloi bat dago urdinez eta zuriz”.

Urte haien eta armarri horren lekukotasun grafikorik ia ez da geratzen, karta ofizialen, bazkideen txartelen edo jokalarien kamiseten goiburukotik haratago, Juan Mosser jokalariak 1903an Bordeleko Burdigala taldearen aurka jokatu zuen neurketan jantzi zuena bezalakoa.

Athleticen jatorrizko armarria. 1902. urtea.

10. hamarkada

Uste denez, logo horrek 1910era arte iraun zuen, eta urte horretan aldatu zen hasierako elastiko urdina eta zuria, jada ohikoa zen zuri-gorri marradunaren ordez. Hala ere, 1912-13 denboraldian agertu zen lehen aldiz kolore gorria Athletic Clubeko armarrian. Elementu berri bezala, logoari bandera gehitzen zaio eta antzinako AC, Athletic Club letrak mantentzen dira.

1913an erabilitako goiburukoa

Aldi berean, ‘armarri berri bat’ agertuko da, A eta C letrak dituen bandera zuri-gorriarekin. Horri baloi bat erantsiko zaio, eta ertzak urdina izaten jarraituko du, izar horiekin. Trantsizioko armarritzat jo daiteke.

10. hamarkadako lehen urteetan erabilitako intsignia

Bi armarri horiei taldeak 1913ko abuztuaren 21ean San Mames zelaiaren inaugurazioan erakutsi zuena gehitu behar diegu, hau da, mende hasierako elkarri lotutako A eta C klasikoak, Bilboko eta Bizkaiko ezaugarriekin apainduak.

Bilakaera horrek 10. hamarkadaren amaieran jarraitu zuen, eta bere diseinua gaur egungo Athletic Cluben armarri ofizialaren aurrekari hurbilena bihurtu zen. Taldeak San Mameseko inaugurazioan erabili zuen armarriari Hiribilduaren eta Bizkaiaren elementu bereizgarriak gehitu behar zaizkio, hau da, San Anton zubia eta Lope de Haroren etxeko otsoak, Gernikako arbolaren ondoan. Eta berrikuntza garrantzitsua izan zen elastikoaren marra bertikalak lehen aldiz sartu izana.

1922/23 denboraldiko kromo bilduma batean agertzen den armarria

1922

Lehoiek hartu zuten hurrengo armarria gaur egun indarrean dagoena da, eta 1922an ageri zen. Armarri horri klubaren eta hiriaren izena gehitu zitzaion, eta forma aldatu zitzaion, alboetatik zabalduz.

Diktadura

Armarri hori gutxienez 1922tik 1941 arte egon da indarrean, eta 1972tik gaur arte. Gogoratu behar da diktadura garaian izenak gaztelaniatzeko ediktua eman zela, federazio-arau bidez. Beraz, erakundearen izena Athletic Club izatetik Atletico de Bilbao izatera igaro zen 1941eko otsailaren 1etik 1972ko uztailaren 26ra arte. Hori dela eta, armarriak ere aldaketa txiki bat izan zuen, eta jatorrizko izena kendu egin zitzaion, gobernuko Atletico izena jarriz.

1972

Athletic Club izena itzulita, armarriak beste behin ere 20ko hamarkadako formatu bera berreskuratzen du.

Egungo armarrian agertzen diren sinboloak

San Anton zubia eta katedrala. Erdi Aroko harresitutako Bilbok gotorlekua zuen Hiribilduko zubi bakarra etsaien erasoen aurka defendatzeko. Gazteluak eta zubiak Bilboko lehen armarriaren irudia osatu zuten, XVI. mendean gazteluaren ordez eliza jarri zen arte.

Bi otso beltzak. Bizkaiko Jaunen armarria dira. Horietako batek, Diego Lopez de Harok, Bilbo fundatu zuen 1300 urtean.

X”-ak. Kasu honetan, San Andresen gurutzeak dira, eta Bizkako armarrian ere agertzen dira.

Gernikako Arbola. Gernikako haritza zen Bizkaiko Jauna halakotzat hartu eta foruen zina egiten zuen lekua.

AC Museoa

Lehoien armarriaren historiaz lehen eskutik goza dezakezu Athletic Club Museoan. AC Museoak mende batez baino gehiagoz murgiltzen zaitu futbolean, garai guztietako jatorrizko piezak, ikus-entzunezkoak eta joko interaktiboak biltzen dituen bilduma baten bidez. Jatorrizko 1.000 objektu baino gehiagok eta 900 bideok modu desberdinean barneratzen zaituzte zuri-gorrien muinean. Museorako bisitaz gozatzeko sarrera erreserbatu dezakezu, San Mameseko Tourrarekin batera.

Nueva llamada a la acción