15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Athleticzaleak › Athletic Club-FC Barcelona: Club Athleticekoa izateak abantaila asko ditu!

Athletic Club-FC Barcelona: Club Athleticekoa izateak abantaila asko ditu!

5 eta 12 urte bitarteko Club Atheticeko kideek soilik esperientzia paregabea bizi ahal izango dute urtarrilaren 24an (asteazkena, 21:30ean) San Mamesen jokatuko den Athletic Club-FC Bartzelona partidan. Club Athleticekoa izateak abantaila asko ditu!

Zozketan saritutako hamaika haur jokalariekin batera irten ahal izango dira zelaira aldageletako tuneletik berdeguneraino, Katedralaren arnasa sentituz Kopako final-laurdenetan. 

Horretarako, interesa duten jarraitzaileek “Nire kontua” saioko “Beste esperientzia batzuk” tartean eman beharko dute izena, astelehenean, hilak 22, 10:00ak baino lehen.

Oraindik Club Athletic-eko kide ez bazara eta esperientziiez gozatu nahi baduzu, batu zaitez Clubera orain!

Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin eta irabazleen kodeak webgunean argitaratuko ditu.

Sarrerak erosteko

Athletic Club-FC Barcelona neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Cluben webgunearen bitartez. Salmenta esklusiboa egongo da aktibatuta urtarrilaren 19tik, urtarrilaren 22ra, 10:30ak arte.

Kide bakoitzak bi sarrera ere eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai daudenak agortu arte.