24/11 - 21:00 Athletic Club vs. Real Sociedad Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Zer sartzen da San Mameserako bisitan

Zer sartzen da San Mameserako bisitan

San Mameserako bisitan zer sartzen den kontatuko dizugu. Ezingo diozu futbolaren katedrala bisitatzeko grinari eutsi Athletic Club taldearen filosofia zein berezia den ulertu ahal izateko.

Bilbotarren artean oso ezaguna da Athletic Club taldearen Museoa, baina ez horrenbeste Bilbo ezagutzera datozenentzat. Haatik, AC Museoa dagoeneko ez da museoa soilik, ez. Orain sekula irudikatuko ez zenukeen bisita bat gaineratzen da San Mames barrura. 360 graduko esperientzia paregabea da, soilik 14 euro ordainduta bazkide ez bazara edo 14 urtetik behera ez badituzu, kasu horretan merkeago baita. Baina, oraindik argi ez baduzu edo San Mameserako bisitan zer sartzen den oso ongi ulertzen ez baduzu, ez kezkatu. Jarraian hura hurbiletik ezagutzera etorriz gero bisitatu ahal izango dituzun 8 gauza onenak kontatuko dizkizugu.

San Mameserako bisitan sartzen diren 8 gauza

  1. Bisita museora, futbolari eskainitako espazio osatu eta modernoenetako bat. Kamiseta, garaikur, bazkide-txartel zahar, argazki, partida-zati eta abarren bilduma itzela dauka.
  2. Bisitatu estadioaren barnealdea zelaitik bertatik. Athletic Clubeko lehoiek partidak jokatzen dituzten zelai berean egongo zara. Panoramika horretatik zelaiak beste kutsu bat hartzen du.
  3. Bisitatu aldagelak eta harrera, bertan dago taktika eta jokaldi guztiak islatzeko erabiltzen den arbela.
  4. Prentsa-aretoa ezagutuko duzu eta baita partidaren ostean kazetarien galderei erantzuteko jokalariek irteteko erabiltzen duten alboko aretoa ere. Espazio baregoa.
  5. Egiazko lehoiaren antzera aterako zara estadiora eta ordezkoen aulkian jesarriko zara.
  6. Hurbiletik ikusiko duzu Pichiciren bustoa, partida-egunetan arerioek lore-eskaintzak egiten dizkiote hari.
  7. San Mames BATerako zonaldera igoko zara eta ikuspegi paregabeekin gozatu ahal izango duzu. Ikuslearen eta bisitariaren gustura egindako zonaldea, irudika dezakezun guztiarekin.
  8. Eta hori guztiori bitxikeriak eta ziurrenik ezagutuko ez dituzun datu interesgarriak kontatuko dizkizun gida baten azalpen atseginekin.

Finean, ezin duzu San Mameserako bisita galdu, zu konbentzitu izana espero dugu. Athletic Club taldearen zaletu izan zein ez, halako espazio bat ezagutu eta haren historiarekin gozatzea esperientzia paregabea izango da.   Athletic Museoa