15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Zer ikusi Bilbon? Derrigor bisitatu beharrezko zenbait txoko

Zer ikusi Bilbon? Derrigor bisitatu beharrezko zenbait txoko

Bilbo, dagoeneko, lekurik bisitatuenetako bat da, eta Euskadiren turismoaren motore bihurtu da. Estatistikek baieztatzen dute urtez urte turismoak %5 egiten duela gora Bizkaiko hiriburuan.

Bilbo bisitatzeko asmoa baduzu, bisitatu beharrezko zenbait lekuren berri izan behar duzu, ezin dituzu ikusi gabe utzi. Gaur historia duten 5 leku dakartzagu, modu batera edo bestera lehengo Bilbo industrial eta grisaren zati garrantzitsu izan zirenak, eta gaur egun espazio eraldatuak eta interesgarriak direnak. Ikus ditzagun Bibora etorrita galdu ezin dituzun leku horietako bost.

Bilborako bisitan galdu ezin dituzun 5 txoko

1. Guggenheim Bilbao museoa

Gaur egun nazioartean entzute handienetakoa duen museoa le hen pasaia kaltetua zen, portuko instalazioz betea. Irudi hori goitik behera aldatzeko irtenbide bakarra arkitektura aldetik deigarria den museo zoragarri hau izan zen. Ideia, noski, ongi atera zen. Ordutik, Guggenheim Bilbao museoa mundu mailan arte garaikideko museorik entzutetsuenekoa da. Eraikina Frank O.Gehry-ren lana da eta bere horretan artelana da, XX. Mendeko arkitektura abangoardistaren adibidea.

2. Arriaga antzokia

Arriaga antzokia monumentu oso zaharra da historia gaindituz gaur egun arte iritsi dena. Estilo neobarrokoa du, eta hiriko eraikin adierazgarrienetakoa da. Joaquin Rucoba arkitektuak diseinatu zuen eta 1886 eta 1890 artean eraiki zen. Fatxada Parisko Opera antzokian inspiratuta dago. 1914an zaharberritu zuten sute handi baten ondoren eta 1982 eta 1986 artean birmoldatu, une horretan eraiki zen eskailera inperiala, antzokiaren barrualdeari dotorezia eta handitasuna ematen diona. Gaur egun oraindik zutik dirau, Bilbo berriaren zati garrantzitsu gisa eta antzezlan garrantzitsuak eta kultur ekitaldiak hartzen ditu.

3. Erriberako merkatua

Historia duen beste txoko bat, eta Bilboko zure bisitan galdu ezin duzuna. 1990ean Record Guiness-ek Udal merkaturik osoenetzat jo zuen Erriberako merkatua, Bilboko ibaiaren ondoan dago, alde zaharrean, sendo eta monumental. Bere historia XIV. Mendean hasten da eta ordutik Bilborentzat eta Bizkaiarentzat merkataritza erreferentzia garrantzitsua da. Espazio erabat irekiak ditu, funtzionalak eta Art Decó dekorazioa; beirateak eta beste dekorazio elementu batzuk uztartzen dira eta monumentu artistiko bihurtzen dute. 2009an egindako azken zaharberritzearekin Bizkaiko gure garaiko erreferente bihurtu nahi da. Bertan elikagai aukera zabala erosteko aukera izateaz gain, orain goiko solairuko tabernez ere goza daiteke, terraza ere badauka eta Bizkaiko hiriburuko ikuspegi zoragarria.

4. Bilboko Alondegia-Azkuna Zentroa

Gaur eraikin adierazgarria dena eta Bilboko alkate baten izena daramana bere garaian ardo biltegia izan zen. Orain, hiriko kultur eta aisialdi zentro nagusia da. 30 urtez ahaztuta egon ondoren, hiriko alkate izan zen Iñaki Azkunaren apustu argienetako bat izan zen, eta hari zor dio izena. Eraikinaren eraldaketa Philippe Starck-en lana izan zen. Funtzionaltasun berriak dituen espazioa da eta aniztasun kulturalez blai dagoena bere atrioko 43 zutabeei esker. Zalantzarik gabe agertoki paregabea da eta ezin duzu galdu.

5. San Mames futbol zelaia.

Athletic Club futbol talde bat baino gehiago da Bilboko eta Bizkaiko biztanleentzat. Hala, San Mames estadioari “Katedrala” deitzen diote zaleek eta Bilbok bisitatu beharreko tokia da. 2013an estadio berri honek, San Mamesek, aurrekoari erreleboa hartu dion 100 urtez leku berean egon ondoren. San Mames berriak gaitasun handiagoa du, eta erabilera berritzaileak eta ezberdinak; ez da futbolean jokatzeko tokia bakarrik, hori baino gehiago da. Gaur egun, posible bere estadioan gastronomiaz gozatzea, baita bere erdiko eraztunean erosotasun guztiekin futbol partidu batez gozatzea ere. 2015ean saria jaso zuen estadioa da, eraikuntza berriko UEFArako 4. mailako munduko kirol eraikinik onenaren saria, gainera 2020ko Eurokopako egoitzetako bat izango da. 

 

AC Museoa sarrerak erosi