Gozatu futboleko girorik onenaz Athletic Clubek eta Realak datorren igandean, otsailaren 16an, 12:00etan jokatuko duten F Ligako partidan.
Athletic Clubek Reala hartuko du San Mamesen otsailaren 16an, igandea, 12:00etan F Ligako 19. jardunaldian.
2025/26-ko Txapeldunen Ligarako hiru txarteletako bat lortzeko lehia zuzena da. Reala, 32 punturekin, txapelketa kontinentalera sarbidea ematen duen azken postuan dago orain, baina Athleticen garaipen batek, 29 punturekin, bi taldeak berdinduko lituzke sailkapenean.
Realaren aurkako derbia izango da denboraldi honetan Katedralean lehoiek jokatuko duten bigarren norgehiagoka. 17.698 athleticzale bildu ziren FC Barcelonaren aurkako arratsalde handi batean. Ez galdu aukera eta etorri San Mamesera!
ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD SARRERAK
Taldeentzako sarrerak
9 pertsonatik gorako taldeen sarrerak erosteko, Athleticek [email protected] helbide elektronikoa jarri du prest kudeaketa errazteko. Gainera, 24 lagunetik gorako taldeentzat, Klubak deskontu batzuk prestatu ditu.
• 25-50 sarrera: %10eko deskontua azken prezioan.
• 51-100 sarrera: %15eko deskontua azken prezioan.
• 100 sarrera baino gehiago: %20ko deskontua azken prezioan.