Blog › Enpresen ekitaldiak › The Sunday Market-en hamargarren urteurrena ospatuko da igande honetan San Mamesen

The Sunday Market-en hamargarren urteurrena ospatuko da igande honetan San Mamesen

The Sunday Market-ek hamarkada bete du, eta igande honetan ospatuko du San Mamesen, oso merkatu berezia antolatuz. Espacio Actitudes marketin global eta komunikazio Agentziak ekoitzi eta diseinatutako ekitaldi hau ezinbesteko hitzordua bihurtu da diseinua, esperientziak eta “gauza politak” maite dituztenentzat.

Hamar urteko ibilbidea du Bilboko, Donostiako eta Lisboako hirietan hogeita bost merkatu tematiko baino gehiago diseinatzen eta ekoizten, eta estadioaren barruan horrelako ekitaldi bat egingo den lehen aldia izango da. Hori dela eta, The Sunday Market proiektu aitzindari bihurtuko da, beste behin ere, joaten den hirietan espazio paregabeak atzemateko orduan.

Proposamen berri honek 30 diseinatzaileren lanaz gozatzeko aukera emango du, gehienak Euskal Herrikoak, baina baita Asturias, Kantabria eta Errioxakoak ere, moda, osagarri, diseinu, dekorazio, arte, edertasun, bisuteria eta vintage objektuen erakusketarien hautaketa zainduarekin.

Halaber, Unai Goikolea DJren musika eta arte eta dantza tailerrak izango dira.

The Sunday Market igande honetan, urriaren 22an, izango da, 11:00etatik 18:00etara, eta sarrerak 1€balioko du 18 urtetik gorakoentzat. Sarrera San Mameseko 20. atetik izango da.

Txakurrentzako arropa, kimono originalak, bitxi-denda, 3Dko imitaziozko bitxiak, kosmetika naturala, hiriko moda-markak eta oso bereziak, kirolerako arropa edo poltsa eta osagarrien diseinu harrigarriak aurkitu ahal izango dira.

Espazio-ekitaldi konbinazio horri esker, esperientzia paregabea bizitzea ahalbidetuko da, eta kultura, diseinua eta moda uztartzen dituen jardunaldiaz gozatu ahal izango da, giro informalean. Era berean, estadioko taberna batzuk zabalik egongo dira igandeko bermut ona dastatu ahal izateko.