11/05 - 21:00 Athletic Club vs. CA Osasuna Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Tessee Rocking Boys, ostiral honetan zuzenean Geuria! tabernan

Tessee Rocking Boys, ostiral honetan zuzenean Geuria! tabernan

Azaroaren lehen kontzertuan Tessee Rocking Boys talde hispano-argentinarra izango da protagonista Geuria! tabernan. Ostiralean, azaroak 17, 21:00etan hasiko da entzunaldia (sarrera doan).

Tessee Rocking Boys, Geuria! kirol-tabernan

Tessee Rocking Boys musika taldea San Mameseko Geuria! kirol-tabernaren agertokira igoko da ostiralean, azaroak 17, 21:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Bi urte eskaseko ibilbidean berrogeita hamar bat kontzertu jada biltzen dituen taldea Carlos Carranza instrumentista aniztunak, bere seme Rodrigo Carranza kontrabaxuak eta Gonzalo Criado batería-jotzaileak osatzen dute, Tessee Johns abeslari eta guitarra-jotzailearekin batera.

Taldeak Country, Blues eta Rock & Roll klasikoa oinarri hartuta praktikatzen du Rock & Roll gazteleraz. Estreinako albuma, 2021ean argitaratua, ‘Es de noche y es la hora’ du izenburu, eta Oskar Sanchezek ekoitzi zuen Malamuerte Estudiosentzat.

2022. urtearen hasieran geldialdi bat egin ondoren, urte bereko udan zuzenekoei ekin zieten berriro, kontzertu “sendoagoak eta askoz indartsuagoak” eginez. Halaber, eurak dioten bezala, kontzertuetan “energia hutsa askatzen dute, gure sustrairik sakonenetatik askatu gabe”.

Astebete geroago, azaroaren 25ean, larunbata, Sutan eta Rumbo Paraiso taldeen txanda izango da. Reggae doinuak ekarriko dituzte San Mameseko kirol-tabernara 20:00etatik aurrera (12 euro aldez aurretik erosiz, 16 euro txarteldegian).