Gustatuko litzaizuke beste lehoi bat zarela sentitzea eta Katedrala barrutik eta soropiletik ezagutzea? Bizi ezazu San Mameseko emozioa gure Tourrari esker!
San Mames Tourra
Athletic Club talde ezberdina da munduko futbolaren barruan eta orain bere historiako onena ezagutu dezakezu klubaren bihotzetik: San Mames estadioa. Bilbo bisitatzen baduzu, ezin diozu gure AC Museoa ezagutzeari utzi, Athletic zerk egiten duen bakar jakiteko. Bertan, 1.000 objektu eta artikulu baino gehiago ikusiko dituzu, gure taldearen esentzia paregabean murgiltzeko aukera emango dizutenak.
Museora bisita San Mameseko Tourrak eskaintzen dizun esperientzia ahaztezinarekin batera egiten da. Estadioaren errai gehienetatik eta partida-egunetan giro zuri-gorria nabaritzen den lekuetatik dagoen ibilbidea: aldagelak, prentsa-aretoa eta, jakina, soropila eta harmailak. Pitxitxiren busto ikonikoa ahaztu gabe.
Zeharkatu Katedrala, munduko kirol-eraikin onenaren sariak jaso dituen estadioa. Sentitu futbolariek eta zaleek bizi izaten dituzten sentsazioak San Mamesen, lehoien etxea. Azken batean, bizi futbola barrutik.
Gida edo audiogida
Tourra gida profesional batekin egin ahal izango duzu, ibilbideko puntu interesgarrienak azalduko dizkizuna, eta Tourrak irauten duen 45 minutu ingurutan harekin interakzioan aritzeko aukera izango duzu.
Edo, nahiago baduzu, zure kabuz osatu ahal izango duzu audiogida baten laguntzaz (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez eskuragarri). 34 puntu garatu dira, eta horietan, multimedia formatuetan oinarrituta, Athletic Club Museoaren zein San Mameseko Tourraren gai interesgarrienetako batzuk azaltzen dira.
Athletic Club Museoak eta San Mames Tourrak bihotz zuri-gorriarengandik gertuago sentiaraziko zaituzte.