4/12 - 21:00 Athletic Club vs. Real Madrid Ez galdu aukera! partida +
Blog › Athleticzaleak › San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – IF Elfsborg

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – IF Elfsborg

Ostegun honetan, 18:45ean, 2024/25 Europa Leagueko 5. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak.

Athletic Clubek IF Elfsborg taldearen aurka jokatuko du San Mamesen ostegun honetan Europa Leagueko 5. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 17:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

Bazkideak San Mamesera sartzeko dokumentua honako hau izango da:

  • Txartela (fisikoa edo digitala app-an) Europa Leagueko Liga Faseko lau partidetako bonua aktibatu duten bazkideentzat.
     
  • Sarrera fisikoa San Mamesen Europa Leagueko Liga Faseko lau partiden txartela txarteldegietan aktibatu duten bazkideentzat.

Sarrerak partida jakin batentzat erosi dituztenek (bazkideak, Gazte Abonoa, publiko orokorra) partida bakoitzerako sarrera berezia erakutsi beharko dute tornuetan.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan).

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira.

  • Asteazkena, azaroak 27, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Osteguna, azaroak 28, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik aurrera partida hasi arte.  

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran). 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 21:30era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera ostegun honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun ‘Poza tabernan’. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 16:00etatik 00:00ak arte, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchdayren Eskaintza eskuragarri. La Campa de los Ingleses tabernak 9:30etatik 15:30etara irekiko ditu ateak, gosariak eta eguneko menuarekin.

Gainera, San Mames Jatetxea itxita egongo da.

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 16:45etara. 

Erreserbatu hemen

Nueva llamada a la acción