15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › San Mames esperientziak › San Mamesek errugbiko Txapeldunen ligako finala hartuko du 2026an

San Mamesek errugbiko Txapeldunen ligako finala hartuko du 2026an

San Mamesek Europako errugbiko neurketa onenak hartuko ditu 2026an, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup-eko finalekin.

Athletic Clubek Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta errugbiko federazioekin batera egindako lanaren emaitza da.

EPCRk The Sports Consultancyrekin batera egindako lizitazio-prozesu baten ondoren (12 herrialdetan 23 estadioko eskaintzak jaso zituen), EPCRren Batzarrak EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026 eman zizkion “bikain hornitutako Bilboko San Mames estadioari”

Gogoratu behar da San Mamesek beste bi kirol ekitaldi historiko ere izango dituela hurrengo hilabeteetan: 2024ko UEFA Women ‘s Champions Leagueko finala maiatzaren 25ean eta 2025ean UEFA Europa Leagueko finala.