Blog › San Mames esperientziak › Pitxitxi: nor izan zen eta zer egin zuen

Pitxitxi: nor izan zen eta zer egin zuen

Goitizenez Pitxitxi deitzen zioten Rafael Moreno Aranzadi Athleticeko jokalariaren legenda nola eratu zen azalduko dizugu. Haren izena darama Ligan gol gehiena sartzen duenari ematen zaion sariak.

Urteen poderioz, izen ugari asmatu izan dira futbolaren munduan zaleei, kantuei eta garaikurrei eta gainerakoei deitzeko. Horra, adibidez, aliron kantua eta Pitxitxi Saria. Baina, nor zen Pitxitxi? Futbolzale orok daki Espainiako Ligan gol gehiena sartzen duen jokalariari deitzen zaiola “Pitxitxi”, eta urtero eman ohi dela ohorezko sari hori. Alabaina, denek ez dakite nor izan zen Pitxitxi, Athletic Clubeko jokalari karismatiko hura.

Nor izan zen Pitxitxi? Zer egin zuen?

Rafael Moreno Aranzadi zuen berezko izena Pitxitxik. Bilbon jaio zen, 1892ko maiatzaren 23an, eta Miguel de Unamuno idazle bilbotar ezagunaren iloba zen.Bere anaia Raimundok jarri zion ezizena, txiki samarra baitzen Rafael. Ezin jakin anaiak futbolaren munduan gehien aipatzen den izenetako bat bihurtuko zenik anaiaren goitizena. Athletic Clubeko erdiko ezker aurrelaria izan zen Pitxitxi, eta berak sartu zuen lehenbiziko gola San Mames estadioan, zeina 1913ko abuztuaren 21ean inauguratu baitzen, Irungo Racing taldearen aurka.Baina ez da hori datu aipagarri bakarra.

Pitxitxiri buruz jakin beharreko sei gauza

  1. Real Madrilen aurka jokatu zuen lehen partida ofiziala, eta 3-0 irabazi zuen Athleticek. Hiru gol haietatik Pitxitxik bi sartu zituen, partidan lehenbiziko 11 minutuak igaro aurretik.
  2. 1915eko Kopako finalean, berriz, “hirukote” bat (hat-trick) lortu zuen.
  3. Buruan zapi zuribat loturik zeramala jokatu ohi zuen.
  4. Guztira 83 gol sartu zituen 89 partidatan, erregional mailako txapelketan eta Kopan.
  5. Erretiratu zenean, 29 urte zituela, futbol-arbitro jardun zen.
  6. Ez dago argi zer dela eta hil zen handik urtebetera, artean 30 urte bete gabe zituela, baina badirudi jateko moduan ez zeuden ostra batzuek eragin ziotela heriotza.
Laburbilduz, bere garaiko jokalaririk onenetakoa izan zen. 1953an, Marca kirol-egunkariak Ligan gol gehiena sartzen dituenarentzako saria sortu zuen. Zer izen jarri sariari pentsatu ondoren, Rafael Moreno Aranzadi “Pitxitxi” jartzea erabaki zuten, XX. mendearen lehen laurdeneko jokalari enblematikonetako bat izan baitzen. Ondo merezia zuen aintzatespena Pitxitxik, eta hala jarraitzen du gaur egun ere. Pitxitxiri buruz gauza gehiago jakin nahi baduzue, Bilboko museo onenetako batera joatea gomendatzen dizuegu, Athletic Club Museora alegia, lehendik ere aipatua duguna. Gainera, San Mamesera bisitari joaten bazarete, argazki bat egin dezakezue Pitxitxiren bustoaren ondoan. Zelaiaren ondoan dago bustoa, eta lore-eskaintzak egiten zaizkio hantxe bertan talderen bat lehenbizikoz San Mamesera jokatzera etortzen denean.

Nueva llamada a la acción