2025-2026 LaLiga EA Sports abuztuaren 15ean hasiko da, eta 380 partida izango ditu guztira. Athleticek abuztuaren 17an, igandean, ekingo dio denboraldiari Sevillaren aurka San Mamesen.
Lehiaketa 2026ko maiatzaren 24ra arte luzatuko da, 38 jardunaldirekin eta geldialdi batekin Gabonetan (2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 3ra).
Era berean, denboraldian zehar beste lau aldiz geldituko da, selekzio absolutuen hitzorduak direla eta (irailaren 1-9; urriaren 6-14; azaroaren 10-18 eta martxoaren 23-31). Denboraldi honetan hiru jardunaldi bakarrik jokatuko dira aste barruan: irailaren 24an (6. jardunaldia), apirilaren 22an (33. jardunaldia) eta maiatzaren 13an (36. jardunaldia).
Hasiera San Mamesen
Lehoiek hasiera emango diote denboraldi berriari Sevilla FC taldearen aurka Katedralean. Norgehiagoka abuztuaren 17an izango da, igandean, Aste Nagusian, 19:30ean.
Talde zuri-gorria beste modu batera animatu, VIP Areako sarrerei esker; izan ere, besaulkia, sarbidea eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dituzte partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik, eta ordubete geroago arte, zerbitzu gastronomikoa barne, partida zuzenean ikusteko pantailak eta estadio barruko eserlekua pribilegiatua.
LaLigako bigarren jardunaldia ere San Mamesen izango da. Lehoiek Rayo Vallecano hartuko dute, abuztuaren 25ean, astelehenean, 19:30ean.
Valverdek zuzentzen duen taldearen etxeko azken partida 37. jardunaldian izango da, maiatzaren erdialdean, Celtaren aurka. Talde zuri-gorriak Santiago Bernabeura joko du Real Madrilen aurka jokatzeko LaLigako azken neurketan.
2026ko Superkopa dela eta, Athletic Club-Real Madrid, hasieran urtarrilaren 11rako programatua, urriaren 28an edo abenduaren 2an jokatuko da.
Derbiak
Euskal derbiei dagokienez, Athletic Clubek Realaren aurka jokatuko du etxetik kanpo azaroaren 2an (11.J) eta etxean otsailaren 1ean (22.J), Deportivo Alavesen aurka San Mamesen irailaren 14an (4.J) eta Mendizorrotzan maiatzaren 3an (34.J), eta CA Osasunaren aurka Iruñean urtarrilaren 4an (18.J) eta Bilbon apirilaren 22an (33.J).