15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Athleticzaleak › Irten San Mameseko berdegunera Vuelingen eskutik

Irten San Mameseko berdegunera Vuelingen eskutik

6 eta 14 urte bitarteko Athleticzaleek Sevilla FCren aurkako partidara lehoiekin batera zelairatzeko aukera izango dute.

Vuelingi esker, 6 eta 14 urte bitarteko athleticzale bazkideek, edo bazkideen senitartekoek, esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute Athleticek denboraldi honetan San Mamesen jokatuko duen azken partidan.

Hamaika umek jokalarien eskutik zelairatzeko aukera izango dute datorren igandean, Sevilla FCren aurkako partidan, aldageletako tuneletik berdegunera.

Horretarako, interesdunek galdetegi honetan eman beharko dute izena maiatzaren 15a baino lehen. Athletic Club telefonoz jarriko da harremanetan irabazleekin.

Kontsultatu irabazleekin jarduteko protokoloa.