19/05 - 19:00 Athletic Club vs. Sevilla FC Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Gozatu AC eSports Tournament txapelketako finalekin azaroaren 25ean Geuria! kirol tabernan

Gozatu AC eSports Tournament txapelketako finalekin azaroaren 25ean Geuria! kirol tabernan

Larunbat honetan, azaroak 25, AC eSports Tournament txapelketako finalak izango dira Geuria! kirol tabernan. Athletic Clubek FC24 jokoarekin antolatzen duen lehen eSports txapelketa da, eta azken bi hilabeteetan komunitate athleticzaleari online jokatzeko aukera eman dio.

Athletic Club eSports Tournament

Sailkapen faseko partida erabakigarriak eta txapelketa honetako finalak aurrez aurre jokatuko dira larunbat honetan, azaroak 25, San Mameseko Geuria! kirol tabernan eta abenduaren 16an eta 17an.

Bi ekitaldiotan ikusleak eta hainbat jolas-jarduera, jokoak, zozketak eta beste hainbat sorpresa izango dira.

Txapelketa hau lehoien 125. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat da, eta talde zuri-gorriak klubaren eta athleticzaleen arteko lotura eta interakzio-bide berriak sortzeko apustuaren barruan dago.

Athletic Club eSports Tournament klubaren lehen ekimena da bideojokoen alorrean, eta etorkizunean esperientzia erakargarri berriak sortzen jarraitzea da asmoa.

Athletic Club eSports Tournament PlayStation kontsolarekin jokatzen da EA Sports FC 24 jokoan, Athletic Clubeko lehen taldeetako gizonezkoen eta emakumezkoen taldeekin.

Txapelketa, hasiera batean, bi joko ligatan banatu zen adinaren arabera: Harrobi Liga (14-17 urte) eta Club Athletic Liga, adin nagusikoentzat. Ondoren, azaroaren hasieran, ‘PlayStation Liga’-n parte hartzeko aukera zabaldu zitzaien PlayStation 5eko adin nagusiko jokalari guztiei, hainbat arrazoi tarteko, ezin izan baitzuten aurretik beste bi ligetan izena eman.

Sariak

Athletic Club eSports Tournament taldeak hainbat kategoria ditu, Athletic Clubeko eta txapelketako produktu ofizialekin sarituak. Hori guztia AC eSports Tournament-eko kolaboratzaileek eskainitako artikuluekin batera.

Halaber, Geuria! kirol tabernan jokatuko diren finaletan, Athletic Clubek eta AC eSports Tournament-eko kolaboratzaileek bultzatutako jarduerak eta esperientziak izango dituzte.

Txapelketa honekin, talde zuri-gorriak kluba definitzen duten printzipioak eta balioak belaunaldi berriei helarazi nahi izan dizkie.

Hori guztia ATERPE programa aitzindariak adingabea kirolean babesteko esparruan garatutako esperientziaren eta ezagutzaren bidez, gazteenek ingurune digitaletan esperientzia erakargarri eta seguruez gozatzeko aukera izan dezaten.